Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erremundeguy: ''Kezkagarria da Le Penek aurrera egin duela gurean ere, bai boz, bai portzentajetan''

Joseba Erremundeguy EiTBn (artxiboko irudia)
18:00 - 20:00
Erremundeguy: ''Kezkagarria da Le Penek aurrera egin duela gurean ere, bai boz, bai portzentajetan''
Joseba Erremundeguy Baionako hautetsi eta Euskal Elkargoaren Kanpo Harremanetarako kontseilaria pozik agertu da hauteskundeen emaitzekin, "nahiz eta Macronen sustengua ez izan", eskuin muturra ez delako gailendu. Alabaina, kezkatuta azaldu da duela bost urte baino boz gehiago eskuratu dituelako. Ipar Euskal Herrian izan den abstentzio kopuru handiak ez du harritu, "argiki, jendea ez delako Macronekin identifikatua sentitzen".

Zure interesekoa izan daiteke

Sarek urtarrilerako deitutako manifestazioaren aurkezpena, Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarek datorren larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin du, salbuespenezko politiken amaiera eskatzeko

Datorren larunbatean, hilak 10, ETAko presoen "eskubideen urraketen amaiera eskatzeko" urtero egiten duen mobilizazioan parte hartzeko dei egin dio Sare herritar sareak euskal jendarteari. Manifestazioa "jai giroan" egingo dela eta Alde Zaharrean jarduerak izango direla iragarri dute. Hainbat pertsona ezagunek eramango dute pankarta, Francis Diez abeslaria izango da tartean, eta, besteak beste, Pantxoa eta Peio arituko dira amaierako ekitaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X