Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arantxa Tapia: ''Negurako gas nahikorik ez badago metatuta, hornikuntza arazoak izango ditugu Europa osoan''

Arantxa Tapia, Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
Arantxa Tapia: ''Negurako gas nahikorik ez badago metatuta, hornikuntza arazoak izango ditugu Europa osoan''
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak iragarri du gasaren prezioak gorantza egiten jarraituko duela datozen hilabeteotan eta batasun osorako jarriko diren mekanismoek eragina izango dutela hemen ere. Espainiako Gobernuari gogorarazi dio etxeko gasaren prezioaren igoerari aurre egiteko neurri gehiago hartu beharko dituela, gutxienez, zaurgarrienak babesteko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Arnaldo Otegik uste du Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi

Arnaldo Otegik uste du Eusko Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi. Are gehiago, horren atzetik erabaki politiko bat dagoela ziurtatu du Egun On saioan egindako elkarrizketan. Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak adierazi du , gainera, "arinkeria handiarekin esaten direla gauza batzuk" eta "kontuz" aritu behar dela "zein adjektibo erabiltzen ditugun eztabaida politikoan".  Bestalde, azpimarratu du Bingen Zupiriak adierazi zuela "Euskal Hintxek edo zaletuek deituta zegoen manifestazioa ez zegoela legeztatuta eta baimendua. Guk ez genuen esan gezurretan ari zela. Zuk pentsa dezakezu, agian gezurretan dago edo agian ez dauka datu hori ordu horretan". 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X