Espainia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Yolanda Diazek bultzatutako Sumar plataformak babes zabala jaso du bere lehen ekitaldian

Parte-hartzeak aurreikuspenak gainditu ditu; izan ere, 1.500 eserleku prestatu dituzte, baina Diazen jarraitzaileek Mataderoko plaza lepo bete dute. Diazek aldarrikatu duenez, Sumar "ez doa siglez edo alderdiez", herritarren "protagonismorako" mugimendu bat sortzeaz baizik.
Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordea, ekitaldian. Argazkia: EFE
Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordea, ekitaldian. Argazkia: EFE

Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak bultzatutako Sumar plataformak babes zabala jaso du bere aurreneko ekitaldi politikoan. PSOEren alternatiba izan nahi duen ezkerra berrantolatzeko ekimenaren estreinakoan, herritar ugarik, gizarte eragileen ordezkari askok, kultura eta gobernuz kanpoko erakundeetako pertsonak eta ordezkari politiko mordoak parte hartu dute, baina alderdiko buruzagirik ez da izan aurkezpenean.

Madrilgo Matadero kultura zentroan, sendotasuna azaldu du Diazen plataforma berriak. Oinarri aurrerakoiak mobilizatu eta Unidas Podemosen esparrua zabaltzeko aliantza berriak sortu nahi ditu plataformak.

Deialdiak ikusmin handia piztu du; izan ere, sartzeko ilara luzeak izan dira inguruetan. Horrela, entzute prozesu eta adituekin zein herritarren ordezkariekin kontsulta fasea abiatu du plataformak. Espainia osotik sei hilabeteko bira egingo du ekimenak.

Epe hori amaitzen denean, hautagaia izango den ala ez erabakiko du Diazek. Hala ere, hautagaitza kolektiboa izango da, barne-hauteskunde prozesu baten bidez.

Parte-hartzeak aurreikuspenak gainditu ditu; izan ere, 1.500 eserleku prestatu dituzte, baina Diazen jarraitzaileek Mataderoko plaza lepo bete dute. Antolatzaileen arabera, 5.000 pertsona baino gehiago bildu dira.

Foto: EFE Foto: EFE

Diazek aldarrikatu duenez, Sumar "ez doa siglez edo alderdiez", herritarren "protagonismorako" mugimendu bat sortzeaz baizik, modu kolektiboan, politika erabilgarria berreskuratzeko eta etsipenean ez erortzeko.

"Ez dut etsiko. Aurrerapauso bat ematen dut, baina baldintza batekin, herritarren mugimendu horretan beste pieza bat naizela, baina zuek nahi baldin baduzue bat egingo dut", adierazi du aurreneko ekitaldian.

"Protagonismoa zuena da, zuek batuko dituzue indarrak. Herrialde aldatzeko erronka dugu… hau ez doa siglez, ezta alderdiez ere, inteligentzia kolektiboaz baizik", agindu du.

Pausoa une "zailean" heltzen denaren jakitun dela onartu du Diazek, kalean nabaritzen duen bezala, eta inkesten arabera, herritarrak politikarekin nazkatuta daudelako. Presidenteordearen ahotan, herritarrak hurbiltzen zaizkionean "triste daude, politikak ezertarako balio ez dielako" eta "bazterrean laga dutelako".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X