Gasteiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru lagun atxilotu dituzte Gasteizen, lanean ez zebilen ertzain bati eraso egiteagatik

Erasoa igande iluntze gauean jazo da, Alde Zaharrean, Aiztogile kalean
Gasteizko kaleak. EITBren bideo batetik ateratako irudia.
Gasteizko kaleak. EITBren bideo batetik ateratako irudia.

EGUNERATZEA: Aske utzi dituzte karguekin Gasteizen lanean ez zebilen ertzain bati eraso egiteagatik hiru atxilotuak

Hiru lagun atxilotu dituzte Gasteizen, lanean ez zebilen ertzain bati eraso eta iraintzeagatik. Igande iluntzeko 21:00ak aldera gertatu da Gasteizko Alde Zaharrean, Aiztogile kalean, Segurtasun Sailak Euskadi Irratiari baieztatu dionez.

Ertzaintzak zehaztu duenez, atxilotutako lagunak 21, 22 eta 25 urteko gizonezkoak dira, eta 21:25 aldera eraso egin zioten lanean ez zebilen ertzainari, Alde Zaharrean. Ertzaina aisialdiaz gozatzen ari zela, hiru gazteak irainka hasi ziren; bertatik alde egiteko eskatu zioten.

Gazteetako batek ertzaina kolpatu zuen; agentea ospitale batean artatu zuten lesioak zituelako.

Gasteizko Ertzain Etxeko agentek ikertzeari ekin zioten, erasotzaileak identifikatu eta atxilotu nahian. Azkenean, atxilotu egin dituzte, eta polizia bulegoetara eraman, beharrezko eginbideak hastea helburu.

Ordezkari instituzionalen gaitzespena

Hainbat ordezkari instituzionalek Gasteizen jazotakoa izan dute hizpide astelehen goizean. Iñigo Urkullu lehendakariak gaitzetsi egin ditu zerbitzuz kanpo zeuden ertzainei egindako erasoak, eta Ertzaintzaren kide guztiei bere "babesa, gertutasuna eta elkartasuna" helarazi die.

Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak Facebooken esan duenez, "sektarioa" da gertaturikoa, "erabat onartezina"; esan duenez, espero du "legeak lana egitea, tartean daudenekin".

"Aste honetan, bigarren aldiz ikusi dugu Ertzaintzako agenteak, bizitza pribatuan, ezker abertzaleko gazte batzuen jazarpena pairatzen ari direla", esan du Erkorekak Mutrikun duela egun batzuk jazotakoa gogora ekarriz. "Kasu honetan, gainera, marra arriskutsua zeharkatu dute, alegia, indarkeria fisikoarena", nabarmendu du. Sailburuaren iritziz, "ezker abertzaleak asko du esateko, ea behingoz iraganekoak diren jarrera horiek amaitu egiten diren".

Erkorekak, halaber, "maitasuna eta elkartasuna" agertu dizkio erasoa jasan duen ertzainari, eta adierazi du hori bera egin zuela ostegunean Mutrikuko ertzainaren kasuan.

Twitterren, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak "gaitzespenik irmoena" agertu du "onartezina den eraso honen aurrean". Biktimari eta ertzainari babesa eskaini nahi izan dio: "Euskadin, jarrera bortitzak eta demokraziaren aurkakoak baztertu behar ditugu; izan ere, ez dute gure gizartean gertatzerik", zehaztu du.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak Udalaren "gaitzespenik irmoena" adierazi du, "hau ez baitago onartzerik". Urtaranek "gertutasun osoa" agertu dio erasoa pairatu duen ertzainari: "Ertzainak", nabarmendu du, "gasteiztarrak ere badira, eta eskubide osoa dute jaietan ondo pasatzeko", gogorarazi du.

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Denis Itxasok ere salatu du erasoa: "Gorrotoa eta intrantsigentzia oraindik ere daude nolabait Euskadin, eta horren aurka borrokatzen jarraitu behar dugu. Ertzaintzari eraso egitea eta Ertzaintza mespretxatzea arrisku demokratikoa da, baldin eta euskal gazteengan hori finkatzea uzten badugu", txiokatu du, ertzainei babesa agertu aurretik.

Laura Garrido Euskadiko PPren idazkari nagusi eta legebiltzarkideak ere lotu du Gasteizen jazotakoa Mutrikun aurreko astean gertatutakoarekin; izan ere, nabarmendu du ez dela kasu bakandua. Bere alderdiaren gaitzespena agertu du, eta Ertzaintzari babesa eman dio. Horrez gain, alderdi politiko guztien gaitzespena eskatu du.

EH Bilduk Gasteizko Udalean duen bozeramaile Felix Gonzalez San Vicentek, txio baten bidez, "gertatutakoa argitzeko zain gaudela", berretsi du "erabat gaitzesten dugula edozein eraso mota. Era berean, herritarrei dei egiten diegu jaiak errespetuz gozatzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X