BOTERE JUDIZIALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Konstituzio Auzitegia berritzeko bildu da Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, akordiorako aukera gutxirekin

Itxura guztien arabera, bilerak prozedura finkatzeko balioko du, hautagaiei buruzko akordiorik lortu gabe, eta horrek zaildu egingo luke Gobernuak bultzatutako azken erreformak ezarritako irailaren 13ko epemuga betetzea.
2022/2023 urte judizialaren irekiera ekitaldia. Irudia: EFE
2022/2023 urte judizialaren irekiera ekitaldia. Irudia: EFE

Botere Judizialeren Kontseilu Nagusiak bilera du ordu honetan, Carlos Lesmes Auzitegi Goreneko eta epaileen aginte nagusiko presidenteak, Pedro Sanchezi eta Alberto Nuñez Feijoori premiaz bildu eta epaileen aginte nagusia berritzeko akordioa ixteko exigitu eta biharamunean.

Akordiorik ezean, atea zabaldu dio dimisioa aurkezteko aukerari, eta Legea aldatzeko beharra aldarrikatu du, epaileak izan daitezen epaileak aukeratzen dituztenak. Bi aldeek baina, aurrez aurre jarraitzen dute.

Testuinguru horretan, badirudi bilera baliagarria izango dela prozedura finkatzeko, hautagaiei buruzko akordiorik lortu gabe, eta horrek zaildu egingo luke Gobernuak bultzatutako azken erreformak ezarritako irailaren 13ko epemuga betetzea.

Lesmesek uztailean deitu zuen Osoko Bilkura, eta gaur egun osatzen duten 18 kideei eskatu zien akordio bat lortzeko Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak proposatu behar dituen bi pertsonen inguruan, Auzitegi Kostutionaleko lau magistratuak ordezkatzeko, horien agintaldia ekainaren 12an amaitu baitzen.

Hiru urte eta sei hilabete baino gehiago daramatza jarduneko Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, 2018ko abenduaren 4tik. Izan ere, bi indar parlamentario nagusien artean akordio bat lortzeko borondaterik ezak eutsi egiten dio arazoari. PSOEk eta PPk elkarren aurka jo dute beste behin eta alde bakoitzak besteari leporatzen dio berritzearen blokeoa.

Pilar Llop Justizia ministroak erronka bota dio  Alberto Núñez Feijoo PPko buruzagiari, eta eskatu dio gaurko bileran Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) bokal izateko hautagaiak aurkezteko, 2018tik egiteke dagoen berritzea desblokeatze aldera. Ministroak, gainera, Carlos Lesmes presidentearen dimisio posiblearen errudun jo ditu popularrak.

Baina Genovako iturriek adierazi dute, uztailean helarazi ziotela Gobernuari euren proposamena; arazoa ez direla izenak, epaileen esperientzia eta independentzia irizpideak baizik.

Gaur, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia dagozkion Konstituzio Auzitegiko bi magistratuak izendatzeko bilduko da. Baina momentuz, ez dirudi agindua beteko dutenik. Eskumenak kendu dizkietela salatzeko, epaile kontserbadoreak izendapenak blokeatzeko prest leudeke, eta Gobernuak salatu du, alderdi popularra dagoela mugimendu honen atzean.

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X