KATALUNIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aragonesek ez du ontzat eman JxCaten azken proposamena

Orain, Juntsek koalizioaren oinarriei galdetuko die, ostegunean eta ostiralean, Kataluniako Gobernuan jarraitzea nahi duten edo ez. Gaur jakinaraziko dute galdera zehatza zein izango den.
Turull (JxCat) eta Aragones (ERC), artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Turull (JxCat) eta Aragones (ERC), artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Kataluniako Gobernuan lehertutako krisiak, oraingoz, ez du konpontzeko itxurarik. Pere Aragones Generalitateko presidenteak ez du ontzat eman Junts per Cat gobernukideak mahai gainean jarritako azken proposamena, horrek Jordi Puignero atzera berriz presidenteorde izendatzea eskatzen ez badu ere. Hala jakinarazi du, gaur,  Puignerok berak Rac1 irrati katean egindako elkarrizketan.

Proposamenaren edukiaren xehetasunik eman gabe, Puignerok azaldu du atzo iluntzean, negoziaziorako epea agortzear zela, JxCatek azken proposamena igorri ziola ERCri, eta Aragonesek atzera bota zuela.

Akordioa bilatu nahian, Generalitateko presidenteak eta Jordi Turull JxCateko idazkari nagusiak elkarrizketa bat izan zuten atzo goizean, baina ez zuten egoera bideratzea lortu. Antza, gauean igorri zion bere azken proposamena JxCatek ERCri.

Kataluniako Gobernuko presidentetzako iturriek azaldu dutenez, jaso duten azken proposamen hori "Whatsapp bidezko mezu soil" bat da, "laburra, orokorra eta landu gabekoa". Ostiraleko proposamena ia bere horretan mantendu dutela kritikatu dute, "ia ezer aldatu gabe".  "Azken proposamen horrek ez du ezer konpontzen eta zalantza asko jartzen ditu mahai gainean. Dena dela, Juntsek hartuko duen erabakiaren zain geratu gara", azaldu dute aipatutako iturriek.

Zabaldutako informazioaren arabera, Juntsek ez du jarri baldintza modura Puignero presidenteorde kargura itzultzea, baina Generalitatearen zuzendaritza estrategikoa Errepublikaren Kontseilua erakundearen menpe geratzea eskatzen dute, eta hori Aragonesek hasieratik onartu ez duen puntu bat da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X