Julien Charles izango da Pirinio Atlantikoetako prefeta berria
Julien Charles izango da Pirinio Atlantikoetako prefeta berria. Eric Spitzen lekukoa hartu du, azken hori abuztu amaieran izendatu baitzuen Frantziako Gobernuak Polinesia Frantseseko prefeta.
1975ean, Saint-Flourren (Okzitania) jaioa, Charlesek historia ikasketak ditu, eta Frantziako Gobernuko Barne Ministerioan aritu da. Saonako eta Loirako prefeta izatetik lekualdatuko dute orain Pirinio Atlantikoko departamentura.
Albiste gehiago politika
Eneko Goiak atzoko iragarpenaren osteko lehen elkarrizketa emango du gaur goizean Radio Euskadin
Donostiako alkateak 8:30ean hitz egingo du Radio Euskadin, kargua utziko duela jakinarazi ondoren egingo duen lehen elkarrizketan. 11:00etan, EAJren GBBk ofizialki emango du bere ordezkoaren berri, eta badirudi Jon Insausti izango dela.
Hainbat aburu, Donostiako Udaleko taldeen artean, Goiaren agurra dela eta
PSE-EEn lasai eta sorpresarik gabe hartu dute albistea. Adostutako proiektuak betetzen jarraituko dutela adierazi dute. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, berriz, aldaketa gorabehera, hiriak norabide berari jarraituko diola kritikatu dute. Alderdi Popularrak, aldiz, esker oneko hitzak izan ditu Eneko Goiarentzat.
Jon Insausti da Donostiako alkate izateko hautagai nagusia Eneko Goiaren tokia hartzeko
Goiak datorren urriaren 16an utziko du alkatetza, karguan 10 urte egin ondotik. Erreleboari buruz galdetuta, Goiak erantzun du alderdiari dagokiola erabakia hartzea, baina hautagai "bikainak" daudela nabarmendu du. Itxura guztien arabera, Jon Insausti Kultura, Euskara eta Turismo zinegotzia izango da EAJren alkategaia 2027ko udal hauteskundeetan.
Pradalesek Flotillako kideak atxilotu izana salatu du, eta Giza Eskubideak eta Nazioarteko Zuzenbidea errespetatzea eskatu du
Lehendakariak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza "oso gertutik" ari da jarraitzen Askatasunaren Flotillaren egoera, eta nazioarteko uretan aktibistak atxilotzea Nazioarteko Itsas Zuzenbidea "nabarmen urratzen" duen gertakaria dela esan du.
Eneko Goia: "Aspaldian hartu nuen erabakia; ona da hasiera eta amaiera duten zikloak egotea"
Donostiako egungo alkateak iragarri duenez, datorren urriaren 16an, Donostiako Udaleko Politika Orokorreko Osoko Bilkura amaitutakoan, alkate izateari utziko dio. "Beti izan dut buruan 10 urteko muga", azaldu du. Haren ordezkoari dagokionez, erabakia alderdiari dagokiola esan du.
Eneko Goiaren biografia: hamar urte, etorkizuneko Donostia diseinatzen
2015ean aukeratu zuten Donostiako alkate, eta EAJk hiriko aginte-makila berreskuratzea lortu zuen, 28 urteren ostean. Haren agintaldian, hiria eraldatzeko azpiegiturak sustatu ditu Goiak, eta hainbat errokari egin behar izan dio aurre, turistifikaziori, berbarako.
Eneko Goiak ez du Donostiako alkate izaten jarraituko
Hain zuzen ere, urriaren 16an utziko du kargua Eneko Goia (EAJ) Donostiako egungo alkateak, hamarkada bat baino gehiago udalburu izan ostean.
Herritarren % 43k Gernikako Estatutua hobetzearen alde egin dute, eta % 20k dagoen bezala mantentzearen alde
Euskal autogobernuaren etorkizunari buruzko eztabaida betean, EITB Focusek ondorioztatu du hamar euskal herritarretatik lauk Gernikako Estatutua hobetzearen aldeko apustua egingo luketeela, % 20k dagoen bezala uztea nahiago lukete, eta % 18k EAEk Estatuarekin duen harreman-estatus berri baten alde egiten dute.
Eusko Jaurlaritza eta Aldundiak, baloraziorik onena jaso duten erakundeak; Espainiako Gobernuak ez du gainditu
EITB Focusek erakundeek egiten duten kudeaketa baloratzeko eskatu die euskal herritarrei, Europar Batasunetik hasi eta bizi garen udaleraino. Eusko Jaurlaritza da nota onena lortu duena, 10etik 6.
Bizi-kalitatea Euskadin eta Nafarroan, 7,5etik gora
Azken EITB Focusen galderetako batek herritarren bizi-kalitateari buruzko balorazio bat eskatzen du. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, 7tik gorako notak jaso dira.