JUSTIZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zenbat denbora beharko du Espainiako Gobernuak erreforma judizialaren lege-proposamena onartzeko?

Data posibleei buruzko espekulazioak piztu dira azken orduetan. Batzuek, hilabete espero dute; beste batzuek, hiru. EITB Mediak hainbat abokaturi luzatu die galdera, baita Amaia Etxezarreta ETBk Kongresuan duen korrespontsalari ere.
Kongresuaren barruko artxiboaren irudia. Argazkia: EFE.
Kongresuaren barruko artxiboaren irudia. Argazkia: EFE.

Espainiako Gobernuak B plana aktibatu du, eta iragarri du Botere Judizialaren eta Konstituzionalaren legea erreformatzeko formula, berme-auzitegiak Zigor Kodearen aldaketaren bidez onartzea geldiarazi ondoren, lege-proposamen gisa egingo dela. Gauzak ondo bidean, proposamen berria aste honetan bertan erregistratuko dute. Hala ere, zalantza dugu oraindik: noiz onartuko litzateke?

Azken orduetan bolo-bolo dabiltza data posibleak; izan ere, aukerak asko dira, eta epe zehatza jakitea oso zaila da, oraindik nola egingo den airean baitago. Lege- proposamena "urgentziaz" tramitatzen badute, badira hilabeteko epean, hau da, urtarrila amaierarako edo otsaila hasierarako, prest egongo litzatekeela uste dutenak.

Dena dela, kontuan izan behar da urtarrila hilabete baliogabea dela Kongresuan, eta ez direla osoko bilkurak egiten. Baina horretan ere aldaketak egon daitezke, ez litzatekeelako halakorik gertatzen den lehen aldia izango.

Bestalde, zenbait abokatuk EITB Mediari jakinarazi diotenez, prozedurak gutxienez hiru hilabeteko luzapena izan lezake. Ordurako, beraz, martxoan egongo ginateke.

Amaia Etxezarreta ETBk Kongresuan duen korrespontsalaren arabera, zaila da galdera horri erantzutea, hainbat faktorek eragiten baitute, tartean borondate politikoak edo gisa horretako izapideetan eman beharreko ohiko urratsek.

"Inork ez daki eperik, oraindik formula ere erabaki gabe baitago", azaldu du, eta gaineratu du Kongresuaren lehentasuna proposamen lege garbi eta seguru dela, "zirrikiturik gabekoa". Hala, gogoratu du urgentziazko bideak baduela arrisku hori, eta urgentziarik gabeko bidea ere azkarra izan daitekeela uste du, "gehiengo bat solidoa duzunean, aldez aurretik adostu delako". "Erritmoak Mahaiak ezartzen ditu", azpimarratu du.

Etxezarretak argi du gaur gaurkoz presa ez dela lehentasuna Kongresuko kideentzat, baizik eta ahalik eta formularik seguruena topatzea: "Ez daitezela Auzitegi Konstituzionala edo Europakoa atzetik ibili. Horregatik, formularik ahalik eta seguruena bilatu behar dute", nabarmendu du.

Une honetan, talde politiko guztiek esku artean dute PSOEk idatzitako lege-proposamena, eta argi dago inbestidura-blokea, horretan behintzat, batuta dagoela.

Hain justu, gaur bertan Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak babesa eskaini dio Pedro Sanchezi, Konstituzio Auzitegia berritzeko lege-proposamena aurrera ateratzeko.

Argitu dutena da ekimena ez dagokiola Sanchezen Gobernuari, inbestidura blokeko talde parlamentarioei baizik. Asmoa da ekimen honek barne hartzea Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi dituen bi zuzenketen espiritua, hura berritzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X