Sailburu berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nerea Melgosa: ''Erronka zaila eta konplexua dut aurrean, baina ilusionagarria eta aberasgarria''

20230214121701_nerea-melgosa_
18:00 - 20:00
Nerea Melgosa: ''Erronka zaila eta konplexua dut aurrean, baina ilusionagarria eta aberasgarria''
Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu berriak eskerrak eman nahi izan dizkio Beatriz Artolazabali urte hauetan egindako lanagatik. "Beatriz Artolazabalaek zeregin bikaina bete du sail anitz eta zabal hontan", adierazi du.

Albiste gehiago politika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "eskua luzatuta" duela esan du, eta elkarrizketaz eta autogobernuaz mintzatu da EAEko osasungintza hobetzeko, EAJren kexen aurrean

Maribel Vaquero EAJren bozeramaileak Kongresuan gogorarazi duenez, Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak aurrerantzean ez du parte hartuko Lurraldearteko Osasun Kontseiluaren bileretan, "Osasun sistemaren premiak arintzeko proposamenekin" joan baita, eta Ministerioak "argudio sinesgarririk gabe atzera bota" baititu. Pedro Sanchez presidenteak erantzun dio Gobernua "oso kontziente" dela osasungintzak dituen beharrizanez. "Badakigu asko dagoela egiteko, eta, jakina, ez dago zalantzarik erronka horiek onbideratzeko irtenbideak aurkitzeko lanean jarraituko dugula", azpimarratu du.

Gehiago kargatu