IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Gernikako bonbardaketa, indarkeria matxista haurdunaldian eta Hezkuntza Legea

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Iazko omenaldiaren irudi bat.
Iazko omenaldiaren irudi bat. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, apirilak 26, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Gernikako bonbardaketaren urteurrena: Duela 86 urte Kondor Legioko hegazkinek egindako bonbardaketa gogoratuko du gaur Gernikak. Martxoak 3 elkarteak bonbardaketaren biktimen omenezko sirena jotzeko ohorea izango du, 15:45ean.

- Indarkeria matxista haurdunaldian: Emakumeek haurdunaldian bizi duten ahultasun berezia eta emaginek agente aktibo gisa duten zeregina aztertuko du gaur Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, SATEVIren egoitzara egingo duen bisitan.

- Greba itunpeko ikastetxeetan: Eusko Jaurlaritzak atzo onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Lege Proiektuak zeresana ematen jarraituko du. Orain, Eusko Legebiltzarrera bidaliko dute testua, tramitazioa hasteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X