Inkesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sumar izango litzateke une honetan hirugarren indar bozkatueta Espainian, CISen arabera

Maiatzaren 3tik 8ra egindako inkestak PSOE jo du berriro garaile, botoen % 29,1 jasota —apirilean baino 1,3 puntu gutxiago—. CISen arabera, PPk bozen % 27,2 jasoko luke —apirilean baino 1,1 puntu gehiago—.
Yolanda Diaz (Sumar)
Yolanda Diaz (Sumar). Argazkia: EFE

CISen azken inkestaren datuak ezagutarazi dituzte asteazken honetan, eta, horien arabera, Espainiako presidenteorde Yolanda Diazen Sumar alderdia izango litzateke une honetan hirugarren indar bozkatuena Espainian, botoen % 13,3 jasota. PSOEren eta Podemosen "beheraldiak" emango lioke indarra, hain zuzen ere, Diazen alderdiari.

Maiatzaren 3tik 8ra -EH Bilduren zerrendekin sortutako ika-mika baino lehen- egindako inkestak PSOE jo du berriro garaile, botoen % 29,1 lortuta —apirilean baino 1,3 puntu gutxiago—. CISen arabera, PPk bozen % 27,2 jasoko luke —apirilean baino 1,1 puntu gehiago—.

CISen azken-aurreko inkestan azaldu zen aurrenekoz Sumar alderdia, eta hilabeteko epean botoen % 10,6 izatetik %12,3 izatera igaro da. Podemosek, aldiz, behera egin du boto kopuruan, % 6,1eraino.

Voxek ere babesa galduko luke Espainian, inkesta horren arabera; PPren kontrara.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X