Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Javier Uriarte Lantarongo alkate eta berrautaketarako hautagaia hil da

59 urte zituen Uriartek, eta datorren larunbatean berrautatu nahi zuten Arabako udalerri horretako alkate, maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan lortutako garaipenaren ostean.
Javier Uriarte. Argazkia: EAJ
Javier Uriarte. Argazkia: EAJ

Javier Uriarte Lantarongo (Araba) alkate eta EAJren hautagaia "bat-batean" hil da, alderdi jeltzaleak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Egipton oporretan zegoela bihotzekoak eman dio.

59 urteko Uriartek datorren larunbatean Lantarongo alkate gisa berrautatua izateko asmoa zuen, maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan lortutako garaipenaren ostean.

EAJk, sare sozial batean zabaldutako mezu baten bidez, "atsekabea" agertu du Uriarteren "bat-bateko" heriotzagatik, eta senitartekoen eta lagunen minarekin bat egin du.

Bestalde, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Twitterren zabaldutako beste mezu batean adierazi duenez, Uriartek "politikaren alderdi on guztiak ordezkatzen zituen" eta "atsedenik gabe lan egiten zuen bizilagunen bizitza hobetzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

Sarek urtarrilerako deitutako manifestazioaren aurkezpena, Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarek datorren larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin du, salbuespenezko politiken amaiera eskatzeko

Datorren larunbatean, hilak 10, ETAko presoen "eskubideen urraketen amaiera eskatzeko" urtero egiten duen mobilizazioan parte hartzeko dei egin dio Sare herritar sareak euskal jendarteari. Manifestazioa "jai giroan" egingo dela eta Alde Zaharrean jarduerak izango direla iragarri dute. Hainbat pertsona ezagunek eramango dute pankarta, Francis Diez abeslaria izango da tartean, eta, besteak beste, Pantxoa eta Peio arituko dira amaierako ekitaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X