U23
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauteslekuak igandeko hitzordurako prestatzen hasi dira

20230721123948_colegio-electoral_
18:00 - 20:00
Hauteslekuak igandeko hitzordurako prestatzen hasi dira
Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak emandako datuen arabera, 5.390 hautestontzi eta 2.695 mahai prestatuko dira 719 hauteslekutan banatuta, 102 Araban, 340 Bizkaian eta 277 Gipuzkoan. Gainera, 18 milioi boto-paper baino gehiago inprimatu dira Kongresurako eta Senaturako hautagaiekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Arnaldo Otegik uste du Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi

Arnaldo Otegik uste du Eusko Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi. Are gehiago, horren atzetik erabaki politiko bat dagoela ziurtatu du Egun On saioan egindako elkarrizketan. Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak adierazi du , gainera, "arinkeria handiarekin esaten direla gauza batzuk" eta "kontuz" aritu behar dela "zein adjektibo erabiltzen ditugun eztabaida politikoan".  Bestalde, azpimarratu du Bingen Zupiriak adierazi zuela "Euskal Hintxek edo zaletuek deituta zegoen manifestazioa ez zegoela legeztatuta eta baimendua. Guk ez genuen esan gezurretan ari zela. Zuk pentsa dezakezu, agian gezurretan dago edo agian ez dauka datu hori ordu horretan". 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X