Pedro Sanchez: ''Bloke inboluzionistak porrot egin du''
Zure interesekoa izan daiteke
Otegi: "Ziurtasuna gara bizi dugun garaiotan, eta etorkizunaren bermea Euskal Herriko gehiengo sozialentzat"
EH Bilduko idazkari nagusiaren hitzekin amaitu da gaur arratsalderako Bilboko kaleetan deituta zegoen manifestazioa. Otegik esan du euskal herritarren aurrean duten konpromisoetako bat dela “hartu beharreko erabaki politiko eta instituzional guztiak hartzea”.
Igande honetan izango dira Arabako kontzejuetako hauteskundeak
30.000 pertsona baino gehiago daude botoa ematera deituta lurraldeko 333 kontzejuetan, Administrazio Batzarrak berritzeko. Batzar horiek landa-bideak, mendiak, iturriak, baso-ondarea eta bestelako ondasun publikoak kudeatzen dituzte.
Ultraeskuinak tratu txarren zerbitzura dagoen diskurtsoa duela esan du PSE-EEko presidenteak
Cristina Gonzalez PSE-EEko presidenteak esan du ultraeskuinak "erantzukizuna" duela indarkeria matxistan, hori gauzatzen dutenen zerbitzura jartzen den "giro politikoa" sortzen duelako.
Lau pertsona atxilotu dituzte urriaren 30ean Nafarroako Unibertsitatean izandako istiluengatik
Istiluak Nafarroako Unibertsitatearen inguruan jazo ziren, Vito Quiles eskuin muturreko ekintzaileak ekitaldi bat deitu ondoren. Azkenean, bertan behera utzi zuen deialdia.
Europak "Euskadi bezalako" Estaturik gabeko nazioak kontuan har ditzala eskatu du Pradalesek
Europako Alderdi Demokratak (PDE) urteroko kongresua egin du ostiral honetan BECen. Bertan, Europako alderdietako buruzagi politikoak, aktibistak eta intelektualak izan dira.
Espainiako Gobernuak garraio publikoko deskontuak luzatzeko asmoa duela egiaztatu du Jaurlaritzak
Garraio publikoan hobariak mantentzearen alde agertu da Lakua, eta, luzatzen ez badira, "horri buruzko bide-orri propioa" martxan jartzearen alde.
Bingen Zupiriaren ustez, atxilotuen jatorriaren berri emateak "gezurraren eta estigmatizazioaren aurka borrokatzeko" balio du
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren arabera, neurriak "gauzak informazio egokiarekin argitzen laguntzen du", baina "batzuk itxura eman nahi dute datuak ezkutatu nahian gabiltzala". EH Bilduk, berriz, eskuinaren diskurtsoa elikatzea eta kritikei entzungor egitea leporatu dio sailburuari.
Gasteizek erantzukizunak eskatu dizkio Estatuari 76ko martxoaren 3ko eta 78ko sanferminetako gertaerengatik
Beste hainbat elkarterekin batera Martxoak 3 eta Sanfermines 78 Gogoanek aurkeztutako mozioa onartu du Udalbatzak.
El Ventorroko jabeak adierazi du ez zituela Mazonen deiak entzun eta 18:30ak eta 19:00ak artean joan zela
Valentziako Generalitateak GOIDIAren inguruan egin zuen kudeaketa ikertzen ari den Catarrojako (Valentzia) epailearen aurrean deklaratu behar izan du ostalariak. Ez zuela Mazon telefonoz hitz egiten entzun esan du eta ez zitzaiola iruditu presidentea arduratuta zegoenik.
Sumarrek ez du Eusko Jaurlaritzarekin negoziatzen jarraituko eta osoko zuzenketa aurkeztuko die aurrekontuei
Halaxe iragarri die Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak komunikabideei. Hernandezek salatu du Jaurlaritzak erakutsi duela ez duela Sumarrekin negoziatu nahi datorren urteko kontuei taldeak balizko babesa ematea.