IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Amnistia legea, denboralearen ondorioak eta Israel-Hamas gerra

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Milaka pertsona Diada egunean, amnistia aldarri
Milaka pertsona Diada egunean, amnistia aldarri. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 2, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Amnistia legea: PSOEk aste honetan Jutsekin eta ERCrekin abiatutako negoziazioetan egindako urrats erabakigarriek bide eman diote amnistiaren legea berandu baino lehen Kongresuan onartzeari eta hurrengo egunetan Pedro Sanchezen inbestiduraren data iragartzeari.

-Denboralearen ondorioak: Azaroarekin batera, Ciaran depresioa heldu da, eta ziklogenesi leherkorra izan da protagonista. Haizeguneetan 120 km/h baino gehiagoko haize-boladek eta kostaldean 7 metroko olatuek alerta laranjapean jarri dute lurraldearen zati handi bat.

-Israel-Hamas gerra: Ehunka atzerritar eta dozenaka zauritu irten dira Gazatik azken orduetan, Rafahko igarobidea zeharkatuta. Larri zauritutako palestinarrak eta atzerriko pasaportea edo nazionalitatea dutenak Egiptora igaro dira. Asmoa da ate hori irekita egotea, eta iragarri dute gaur AEBko herritarrak irtengo direla.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X