Protestak Ferrazen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

14 pertsona atxilotu dituzte eta 9 zauritu dira Madrilen, Sanchezen inbestiduraren lehen saioaren ondoren

20231115225805_nuevas-cargas-en-madrid_
18:00 - 20:00
14 pertsona atxilotu dituzte eta 9 zauritu dira Madrilen, Sanchezen inbestiduraren lehen saioaren ondoren
Espainiako Polizia Nazionalak kargatu egin du PSOEren Madrilgo egoitzaren inguruan, Ferraz kalean. 2.000 manifestari inguru bildu dira, eta horietako batzuek hainbat objektu jaurti dizkiete agenteei. 14 pertsona atxilotu dituzte desordena publikoak egotzita. Gainera, 9 pertsona arin zauritu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Arnaldo Otegik uste du Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi

Arnaldo Otegik uste du Eusko Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi. Are gehiago, horren atzetik erabaki politiko bat dagoela ziurtatu du Egun On saioan egindako elkarrizketan. Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak adierazi du , gainera, "arinkeria handiarekin esaten direla gauza batzuk" eta "kontuz" aritu behar dela "zein adjektibo erabiltzen ditugun eztabaida politikoan".  Bestalde, azpimarratu du Bingen Zupiriak adierazi zuela "Euskal Hintxek edo zaletuek deituta zegoen manifestazioa ez zegoela legeztatuta eta baimendua. Guk ez genuen esan gezurretan ari zela. Zuk pentsa dezakezu, agian gezurretan dago edo agian ez dauka datu hori ordu horretan". 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X