NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako eta Espainiako Gobernuek hiru eskumen transferitzeko izapideak hasi dituzte

Eskualdatzea gauzatzen denean, AP-68 autobidearen Nafarroako zatia, bekak, eta Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza (I+G+B) Nafarroako Gobernuak kudeatuko ditu.
Angel Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroa eta Maria Chivite
Angel Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroa eta Maria Chivite. EFE

Nafarroako eta Espainiako Gobernuak izapideak hasi dituzte hiru eskumen Nafarroara eskualdatzeko legegintzaldia amaitu baino lehen.

Zehazki, hauek dira transferituko diren eskumenak: bekak, Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza (I+G+B) eta AP-68 autobidearen Nafarroako zatia.

Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak eta Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak bilera egin dute gaur goizean Madrilen. Chivitek azaldu duenez, ez dute datarik zehaztu, baina gogoratu du Nafarroako akordio programatikoan jasota dagoela, eta, hortaz, legegintzaldi honetan gauzatu beharko litzatekeela.

Halaber, Nafarroaren eta Espainiako Gobernuaren arteko Lankidetza Batzordea deitzea ere adostu dute, ez baita 1999. urtetik bildu.

Bestalde, Angel Victor Torres ministroaren arabera, Garraio, Zientzia eta Hezkuntza ministerioek dokumentazio guztia jaso dute "etenik gabe" pausoak emateko gaur abiatutako eskualdatzeetan. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X