JxCat
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jordi Turull ospitaleratu dute, bihotzekoak jota

Turulli (57 urte) kateterismoa egin diote jasan duen bihotzekoaren ondorioz. JxCateko iturriek azaldu dutenez, ebakuntza ondo joan da eta Juntseko idazkari nagusia ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) dago une honetan.
20231015155952_jordi-turull-junts_
Jordi Turull. Artxiboko irudia: EITB Media

Jordi Turull JxCateko idazkari nagusia Bartzelonako Bellvitge ospitalera eraman behar izan dute, bihotzekoak jota, alderdiak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Turulli (57 urte) kateterismoa egin diote jasan duen bihotzekoaren ondorioz. Turull Baix Llobregat eskualdean ibili da lanean ondoeza izan duenean. Ondoren, Bellvitgeko ospitalera eraman dute, ingurutik gertuen dagoen ospitalera.

JxCateko iturriek azaldu dutenez, ebakuntza ondo joan da eta Juntseko idazkari nagusia ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) dago une honetan.

Pere Aragones Generalitateko presidenteak "susperraldi ona eta azkarra" opa dio Turulli. Salvador Illa PSCko lehen idazkariak ere animoak eman dizkio Turulli X sare sozialean.

JxCateko buruzagiek animo mezuak helarazi dizkiote, Laura Borras alderdiko presidenteak, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X