EAE-ko hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaia Martinez Voxen lehendakarigaia izango da berriro

Ultraeskuineko alderdiak Legebiltzarrean duen ordezkari bakarrak hautagaitza errepikatuko du, Arabako zerrendaburu gisa. Maria Perez eta Andres Paramio izango dira, bestalde, Bizkaiko eta Gipuzkoako hautagaitzen buru.
Martinez, artxiboko argazki batean.
Martinez, artxiboko argazki batean. EITB Media

Amaia Martinez Grisaleña Voxeko legebiltzarkidea izango da berriro alderdi ultraeskuindarraren lehendakarigaia apirilaren 21eko hauteskunde autonomikoetan. 

EITBk baieztatu ahal izan duenez, Martinez Arabako zerrendaburua izango da, eta harekin batera, Maria Perez eta Andres Paramio aurkeztuko dira Bizkaiko eta Gipuzkoako hautagaitzen buru. 

Lehendakaritzarako hautagaitza gidatzeko kinieletan nagusi zen Martinez. Izan ere, Voxeko zuzendaritzaren ustez, politikari gasteiztarrak "lan ona" egin du azken lau urteotan. 

Gaur bukatuko da, hain justu, EAEko hauteskundeetarako hautagaitzak aurkezteko epea. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazio jendetsua Azpeitian, bi kasutan auzipetutako 43 herritarren alde

Manifestazioa izan da iluntzean Azpeitian, VOX-en kontra mobilizatzeagatik ikertuta dauden 20 lagunei eta pintaketa baten harira auzipetu zituzten beste 23 herritarrei elkartasuna adierazteko. Urtarrilean eta otsailean epaituko dituzte guztiak.  Jendetza batu da Azpeitia Errepresioaren Aurka plataformak deituta,  "Errepresioaren aurrean, klase elkartasuna" lelopean egin duten manifestazioan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X