Gaur hasiko da EAEko XIII. legealdia, Legebiltzarra osatuta
EAEko XIII. legealdia gaur hasiko da, Barkatxo Tejeria EAJko legebiltzarkidea laugarren aldiz jarraian buru izango duen Legebiltzarra osatuta. Eusko Legebiltzarrak lehen aldiz izango du EAJren eta EH Bilduren legebiltzarkide kopuru bera, 27 eserleku bakoitzak.
PSE-EEren 12 legebiltzarkideek, PPren zazpiek, Sumarrek lortu duen ordezkari bakarrak eta Voxen ordezkari bakarrak osatuko dute legegintzaldia. Legebiltzarreko Mahaia EAJko eta EH Bilduko bina kidek eta sozialista batek osatuko dute.
Eusko Legebiltzarra osatzeko osoko bilkura 10:00etan hasiko da, eta banan-banan egingo zaie deia eserlekuak beteko dituzten hautetsiei.
Ondoren, Adineko Mahaia osatuko da, osoko bilkuraren gainerako atalak zuzenduko dituena. Legebiltzarkide zaharrenek eta gazteenek osatuko dute. Emakumez bakarrik egongo da osatuta, eta Miren Gallastegi (PSE-EE), 63 urtekoa, izango da burua.
Berarekin batera, Susana Corcuera (PSE-EE), Irune Zuluaga (EAJ), Eraitz Saez de Egilaz eta Edurne Benito del Valle (EH Bildu) izango dira.
Legebiltzarreko Mahaia
Hautagaitzak aurkeztu ondoren, hiru bozketa egingo dira datozen lau urteetan Eusko Legebiltzarreko gobernu organoko bost postuetan egongo diren pertsonak aukeratzeko.
EAJk eta PSE-EEk, gobernu itun berriaren negoziaketa betean, gehiengo osoa dute (39 eserleku), eta akordio batera iritsi dira: EAJk presidentetza eta lehen idazkaritza izango ditu, eta PSE-EEk lehen presidenteordetza. Beste bi postuak EH Bildurenak izango dira.
Lehenengo bozketan, Bakartxo Tejeria hautatuko dute berriro Legebiltzarreko presidente, bere taldearen eta PSE-EEren babesarekin. Bigarrenean, presidenteordetzak izendatuko dira, lehena Susana Corcuera sozialistarentzat, eta bigarrena Eba Blancorentzat (EH Bildu).
Hirugarren bozketan bi idazkaritzak izendatuko dira, lehena Ion Aiartzak (EAJ) hartuko du, eta bigarrena Eraitz Saez de Egilazek (EH Bildu).
PP hirugarren legealdiz geratuko da ordezkaririk gabe Legebiltzarreko organo errektorean. Sumar eta Vox ere ez dira bertan izango, bakoitzak parlamentari bat duela.
Eratze-bilkura amaitzean, lehendakariak maiatzaren 16ko osoko bilkurarako deia egingo du, eta, bertan, legebiltzarkideen Bateraezintasunen Behin-behineko Batzordea aukeratuko da. Batzorde horrek maiatzaren 23ra eramango du bere irizpena.
Egun horretan jakinaraziko du Legebiltzarreko presidentea hurrengo lehendakaria izendatzeko saioa, ekainaren erdialdetik aurrera. Ziurrenik, Imanol Pradales jeltzalea izango da Auria Enea jauregiko hurrengo maizterra, eta lehen bozketan izendatuko dute, EAJren eta PSE-EEren babesarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".