Eusko Legebiltzarrra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Inbestidura saioa ekainaren 20an egingo dute

Karguaren jabetze ekitaldia bi egun geroago, larunbatarekin, egingo dute Gernikan. Datok Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak jakinarazi dizkie Mahaiko gainerako kideei, baina baieztapen ofiziala ostegunean helduko da.
Pradales Iñigo Urkullurekin hitz egiten, Legebiltzarra eratzeko bilkuran.
Pradales Iñigo Urkullurekin hitz egiten, Legebiltzarra eratzeko bilkuran. EFE

Ezusterik ez da izan, eta bolo-bolo zebilen data baieztatu du Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak: Imanol Pradales EAJren lehendarigaiaren inbestidura saioa ekainaren 20an egingo dute EAEko ganberan. Bi egun geroago, ekainaren 22an (larunbata), izango da karguaren zina egiteko ekitaldia, Gernikan. 

Tejeriak egutegiaren berri eman die gaur Legebiltzarreko Mahaiko gainerako kideei. Datok ostegunean baieztatuko dituzte ofizialki, orduan bilduko baita Bozeramaileen Batzordea Bateraezintasun Batzordearen irizpena onartu eta inbestidura saioaren data jakinarazteko. 

Pradalesek bermatuta ditu lehendakari izendatzeko behar dituen botoak, EAJk eta PSE-EEk gehiengo absolutua baitute (39 boto). 

Beste taldeek ere euren hautagaiak aurkez ditzakete inbestidura eztabaidara, eta hala, argitzeke dago EH Bilduk  Pello Otxandiano aurkeztuko ote duen. Dena dela, koalizioak ez du hautagaitza aurrera ateratzeko beharrezko babesik. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X