Logroño
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Logroñoko Udalak bertan behera utzi du 'Despotorre' antzezlanaren emanaldi bat, Voxek kritikatu ondoren

Raquel Torresen eta Ane Lindaneren antzezlan komiko "txoni-punk, euskal-extremadurar, feminista, lotsagabe, freso eta politizatua" programaziotik kendu dute.
"Despotorre" maiatzaren 31n ziren antzeztekoak Logroñon
"Despotorre" maiatzaren 31n ziren antzeztekoak Logroñon

Logroñoko Udalak, PPren gehiengo absolutua baliatuta, bertan behera utzi du Despotorre Ane Lindane bilbotarraren eta Raquel Torres Bilbon bizi den extremadurarraren antzezlanaren emanaldi bat, eta Si yo fuera rica bakarrizketa programatu du horren ordez, Voxen udal taldeak adierazi eta gero Torresen eta Lindaneren lanak "abortua eta ETAren terrorismoa irrigarri uzten dituela".   

Logroñoko Udalak Efe albiste agentziari esan dionez, Despotorre antzezlana kontratatu eta zapi hilera, iruditu zaie "Si yo fuera rico" hobeto egokituko zaiela Gallarza parkean ostiral arratsalderako, maiatzak 31, antolatu duten ekitaldiaren "ordutegiari eta publiko motari".

Despotorre Raquel Torres eta Ane Lindane aktoreek interpretatzen duten umorezko antzezlan "txoni-punk, euskal-extremadurar, feminista, lotsagabe, fresko eta politizatua" Logroñon taularatuko dute, hain zuzen ere, larunbatean, ekainak 1, Sala Negra aretoan.

Lindanek azaldu du emanaldia duela zazpi hilabete itxi zutela Udalarekin, eta bertako teknikariek antzezlanaren edukia azaltzen duen txosten bat zutela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X