AITORTZA ETA ERREPARAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Gobernuak polizia indarkeriaren beste bost biktima aitortu ditu

Nafarroako Pertsona Torturatuen Sareak jakitera eman duenez, honako hauek dira aitortza jaso duten pertsonak: Iker Moreno, Iker Aristu, Ohian Ataun, Garbiñe Urra eta Mikeldi Diez. 16/2019 Foru Legeari jarraiki aitortu dituzte tortura kasuak.
Pertsona Torturatuen Sarearen protesta. @Torturatuak kontuaren bideo batetik hartutako argazkia
Pertsona Torturatuen Sarearen protesta. @Torturatuak kontuaren bideo batetik hartutako argazkia

Nafarroako Gobernuak beste bost tortura kasu aitortu ditu, gutxienez, 16/2019 Foru Legeari jarraiki. Zehazki, eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimak aitortu eta erreparatzeko prozedura arautzen du lege horrek.

Nafarroako Pertsona Torturatuen Sareak jakitera eman duenez, honako hauek dira aitortza jaso duten pertsonak: Iker Moreno, Iker Aristu, Ohian Ataun, Garbiñe Urra eta Mikeldi Diez.

Hori dela eta, Nafarroan torturatutako pertsona guztiei dei egin diete dagokion batzordearen aurrean salaketa jartzera, "ofizialki gertatutakoa aitortzen jarrai dezaten eta horien erreparazioan eta egiaren ezagutzan aurrera egiten jarrai dezagun".

Bost pertsona horiez gain, Nafarroako Gobernuak beste 12 biktima aitortuko zituela iragarri zuen duela gutxi. Horiek izan ziren lege horrek babestutako aitorpena jaso zuten lehenak.

EH Bildu pozik agertu da eta polizia indarkeriaren biktimak aitortzen jarraitzeko eskatu dio Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordeari.

"Urte askotan biktima horiek ezeztatu egin dira, eta eragozpen eta oztopo guztiak gorabehera, pertsona gehiagok jasoko dute merezi duten aitorpen instituzionala eta gutxieneko erreparazio politikoa", adierazi du EH Bilduk ohar batean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X