Nafarroako gastu-muga 5.975 milioi eurokoa izango da 2025erako, % 2,4 gehiago
Nafarroako gastu-muga 5.974,8 milioi eurokoa izango da 2025erako, aurten baino 139 milioi (% 2,4) gehiago, Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ostiral honetan jakitera eman duenez.
Estatuari eman beharreko 874 milioi eta Toki Ogasunen Funtsetara bideratu beharreko 331 milioi kenduta, gainerakoa (4.770 milioi, 2024an baino % 1,8 gehiago) Nafarroako Gobernuko departamentuen artean banatuko da.
Kontseilariak prentsaurrekoan adierazi duenez, gastu-muga horrek "jarraipena ematen dio azken urteetan Nafarroako Aurrekontuek, nazioarteko testuinguruaren gorabehera ekonomikoak gorabehera, izan duten hazkundeari", eta aurreratu du Gobernua sail bakoitzak izango duen gastu-muga zehazten ari dela.
Gastu-muga ezartzeko prozedura
Muga finkatzeko prozesuan hainbat faktore hartu behar dira kontuan, hala nola Nafarroako Gobernuko departamentuen diru-sarrera ez-finantzarioen aurreikuspena (5.744 milioi euro) eta, bereziki, Foru Ogasunarena, zerga-sarrerei eta neurri fiskalen eraginari dagokienez; MRR funts europarren etorrera (1,9 milioi euro); defizitaren helburua, Estatuarekin negoziatu eta Foru Erkidegoko BPGaren % 0,3an kokatzen dena (ia 82 milioi euro termino absolutuetan); eta kontabilitateko doikuntzak, kasu honetan 148,6 milioi eurokoak.
Arastik azpimarratu duenez, hurrengo aurrekontuari begira helburuak "Nafarroako Gobernuak ezarri dituen lehentasunen ildoari eusten dio, hau da, gastu soziala indartzea eta baliabide publikoak hobetzea, erkidegoari sendotasun handiagoa emateko garapen ekonomikoari dagokionez".
Hori, kontseilariaren hitzetan, "Gobernu honen ezinbesteko beste helburu batekin uztartu behar da, hau da, baliabide publikoen kudeaketan zorroztasunari eta erantzukizunari eustearekin, horri esker kokatu baita Nafarroa Espainiako erkidego kaudimendunen artean".
Hurrengo urratsak
Gehienezko gastu-muga onartu ondoren, 2025erako Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua egiteko barne-prozesua hasiko da. Prozesu hori urriaren lehen hamabostaldian amaituko da, Nafarroako Gobernuak aurreproiektua onartzen duenean.
Behin aurreproiektua onartuta, testua Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseilura, Ingurumen Kontseilura eta Toki Araubideko Foru Batzordera igorriko da, irizpena eman dezaten, eta, azkenik, Gobernu bilkuran Foru Lege proiektu gisa onartuta, Nafarroako Parlamentura igorriko da, eztabaida dezaten.
Zure interesekoa izan daiteke
Udal hauteskundeen bigarren itzulia dute bihar Ipar Euskal Herriko 11 herritan, eta lehia estua espero da batzuetan
Baionan eta Biarritzen aliantzak lortu dituzte aste honetan bigarren itzulirako txartela lortu duten zerrendetako batzuek. Kanbon, Donibane Lohizunen, Hendaian, Urruñan, Maulen, Bokalen, Beskoitzen eta Azkainen, ordea, ez dute adostasunik lortu, eta hautagaitza bakoitzak bere bidea egingo du.
Ione Belarrak "zitala" deitu dio Josu Jon Imazi
Irango gerraren harira, deigarria izan da gaur Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuaren kontra erabili dituen hitzak: "Gerra hau Josu Jon Imazek ordaindu dezala, zitalki joan zen-eta Donald Trumpengana".
PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da
Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak.
ETAk hil zuen Juan Priede Orioko zinegotzi sozialista gogoratu dute
Jose Ignacio Asensiok esan du apartheid politikoa gauzatzea ekidin zutela Priede bezalako pertsonek. Urte gogor haietan askatasunaren alde pauso bat eman zutela nabarmendu du, eta haien memoria politikoki ez erabiltzeko eskatu dio eskuinari eta ultraeskuinari.
Soledad Iparragirre ETAko buruzagi ohiari erdi-askatasuna eman diote, eta espetxetik atera ahalko da astelehenetik ostiralera
Espetxe-araudiaren 100.2 artikulua aplikatu zaio, eta, hala, lanegunetan Martuteneko kartzelatik atera ahalko da, lo egitera itzuli beharko bada ere.
Lehendakariaren dekalogoa energia krisiari aurre egiteko neurrien artean jaso izana ondo hartu du Eusko Jaurlaritzak
Familiek eta euskal industriak faktura elektrikoa murrizteko lagungarria izango dela uste du Jaurlaritzak, baina faltan botatzen du azken urte honetan shock bikoitza (muga-zergek eta erregaien garestitzeak eragindakoa) jasan duten industria-enpresentzat neurriak hartzea.
EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez
Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.
Espainiako Gobernuak elektrizitatearen, gasaren, gasolinaren eta gasolioaren BEZa % 10era jaitsi du
Ezohiko Ministroen Kontseiluak Ekialde Hurbileko gerraren ondorioak arintzeko lehen neurri sorta bat onartu du gaur. Neurri horiek 5.000 milioi euro mobilizatuko dituzte. Sanchezen arabera, "ez du eragotziko legez kanpoko gerra honen ondorioak Espainiara iristea, baina bai eramangarriagoak izatea".
Apirileko itzalaldi elektrikoa "hainbat faktorek" eragin zuten, Europako adituen arabera
Txostenak ondorioztatu du "oso azkar hedatu" zela Espainiako hegoaldean izandako "arazo lokal bat". Horrek gaintentsioagatiko deskonexio orokorrak eragin zituen, eta, azkenik, sistema iberikoa Europako gainerako lurraldeetatik bereizi zen.
PSOEk eta Sumarrek bi dekretu adostu dituzte, krisiari aurre egiteko neurriak eta etxebizitzaren ingurukoak jasotzeko
Irango gerraren ondorioak leuntzeko lege dekretua onartzeko Ministroen Kontseilua bi ordu pasako atzerapenarekin hasi da, Sumarreko kideek uko egin baitiote bileran sartzeari alokairuko kontratuen luzapena eta enpresen marjinak kontrolatzeko neurriak kanpoan uzten ziren bitartean. Azkenik, gobernukideak akordio batera iritsi dira.