EITB FOCUS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamar herritarretik seik uste dute ez dela immigrazioaren kudeaketa egokia egiten ari

EAEko herritarren ia erdiek uste dute Euskadin immigrazio maila "altua" dela, EITB Focusen azken atalak landutako datuen arabera. Epigrafe horretan bertan, inkestatuen % 43,6k "normaltzat" jo dute EAEko egungo immigrazio-maila.
05_IMMIGRAZIO_MAILA
EITB FOCUS

EAEko herritarren ia erdiek uste dute Euskadin immigrazio maila "altua" dela, EITB Focusen azken atalak landutako datuen arabera. Epigrafe horretan bertan, inkestatuen % 43,6k "normaltzat" jo dute EAEko egungo immigrazio-maila.

Lurraldeka, arabarrak dira kaleetan immigrazio-maila handiena atzematen dutenak (% 54,1ek erantzun dute immigrazio-maila handia dutela Araban), bizkaitarren (% 47) eta gipuzkoarren atzetik (% 46).

Parametro horretan, hamar euskal herritarretik seik uste dute ez dela imigrazioaren "kudeaketa egokia" egiten ari, eta % 26,3k besterik ez dute uste egungo migrazio-politikak egokiak direla.

Azkenik, hurrengo urteetan Euskadin immigrazioak izango duen bilakaera nolakoa izango den galdetuta, hamar pertsonatik ia lauk uste dute okerrera egingo duela, eta % 20,9k, berriz, hobera egingo duela diote. Herritarren heren batek ez du aurrerabiderik aurreikusten hurrengo urteetarako, eta inkestan erantzun du "berdin" jarraituko duela.

Metodologia

Bizitokia EAEn eta Nafarroan duten 1.600 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (400 lurralde historiko bakoitzean eta 400 foru erkidegoan).

Galdeketak irailaren 19tik 27ra bitartean egin zituzten, telefonoz.

Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

Albiste gehiago politika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiak Donostiako autobus geltokiko kafetegia lekuz aldatzea proposatu du, itxarongunea handitzeko

Donostiako alkatearen arabera, "garai batean aurreikusi zen gaur egun instalazio hori erabiltzen duten autobus askok, Gasteiz eta Bilbo jatorri-helmuga dutenek, desagertuko zirela 'euskal Y' abiadura handiko trenaren zerbitzua martxan jartzean", baina "asko atzeratzen" ari da. "Ez dakigu zein urtetan erabili ahal izango dugun abiadura handiko trena", deitoratu du.  

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Imanol Pradales lehendakariak jarrera "irmoagoa eta batuagoa" eskatu dio Europar Batasunari Gazako sarraskiaren aurrean

Gazako sarraskiaren aurrean, Europak “jarrera irmoagoa eta batuagoa” behar duela esan du gaur goizean Imanol Pradales lehendakariak, Europar Batasunak Espainian dituen enbaxadoreei egindako harreran. Tartean, Alemania, Italia, eta Herbehereetako  enbaxadoreak zeuden, Palestinako estatua aitortu ez dutenak. Lehendakariak dioenez, jarrera irmoagoa ez izateak “sinesgarritasuna kentzen dio” Europar Batasunari.

Gehiago kargatu