EITB FOCUS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamar herritarretik lauk Gernikako Estatutua hobetzearen alde egin dute, eta % 21ek estatus berri baten alde

2024ko irailean egindako EITB Focus inkestak euskal autogobernuaren etorkizunari buruzko aukeretaz galdetu die herritarrei. Galdera horri erantzunez, hamarretik lauk Gernikako Estatutua hobetzearen alde egin dute.
EITB FOCUS
EITB FOCUS

2024ko irailean egindako EITB Focus inkestak euskal autogobernuaren etorkizunari buruzko aukeretaz galdetu die herritarrei. Galdera horri erantzunez, hamarretik lauk Gernikako Estatutua hobetzearen alde egin dute. Erdiak, % 21,3k, nahiago dute harreman-estatus berri bat adostea. Azkenik, % 19,3 egungo Estatutua "dagoen bezala" mantentzearen alde agertu dira.

Gernikako Estatutua hobetzeko aukera da nagusi alderdi guztien boto-emaileen artean, baita EAJren boto-emaileen artean (% 52,8) eta EH Bilduri botoa emandakoen artean ere (% 41,1). Hala ere, koalizio subiranistaren boto-emaileen artean dago Estatus berriaren aldekoen zifrarik altuena (% 38,1).

Emaitzak Lurralde Historikoka begiratuz gero, Gipuzkoak eman dio babes handiena Estatutu berriaren aukerari (% 24,2), eta Arabak txikiena (% 16,9). 

Aitzitik, bizkaitarrak dira egungo Estatutua hobetzearen alde gehien egiten dutenak (% 45,4), ondoren gipuzkoarrak (% 40,9) eta azkenik arabarrak (% 34,4). Hala, Araban gehienek nahiago dute Gernikako Estatutua bere horretan uztea (% 29,5).

Metodologia

Bizitokia EAEn eta Nafarroan duten 1.600 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (400 lurralde historiko bakoitzean eta 400 foru erkidegoan).

Galdeketak irailaren 19tik 27ra bitartean egin zituzten, telefonoz.

Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X