EAEko herritarren % 76k diote euren egoera ekonomikoa ona edo oso ona dela
Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren % 76k diote euren egoera ekonomikoa ona edo oso ona dela, eta % 78k uste dute EAEren egoera ekonomikoa oro har ona dela. 2002tik jasotako bigarren balorazio positiboena da azken hori.
Eusko Jaurlaritzak kaleratutako azken soziometroak utzitako datuak dira. Egungo egoera ekonomikoaz zein politikoaz galdetu zitzaien herritarrei, azaroaren 5etik 8ra egindako galdeketan. Denera, 3.030 elkarrizketa egin zituzten, telefonoz.
Egoera politikoaz galdetuta, hamarretik 6,6k irizten diote ona dela. Balorazio hori ez da aldatu 2021etik. Espainiako Estatuko egoera politikoaz bestelako iritzia dute; hamarretik 8,2ren ustez txarra da egoera.
Zerbitzu publikoei buruz, galdetutakoen % 70ek uste dute EAEko zerbitzu publikoak onak edo oso onak direla, eta gainera, % 36k uste dute hurrengo urteotan hobetu egingo direla zerbitzuok. % 28k adierazi dute oso txarrak direla.
Kezken artean, lan-merkatua agertzen da aurreneko postuan, 2021etik jaitsi egin bada ere: herritarren % 45ek bere kezka nagusien artean kokatu dute lana; % 38k etxebizitza aipatu dute eta % 32k osasuna.
Konfiantza, Eusko Jaurlaritzarengan
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak hurrengo urteotan izan beharko lituzkeen lehentasunen artean, zerrenda aurrean osasun zerbitzuak agertzen dira (% 44); bigarren postuan, etxebizitza (% 32); eta hirugarrenean, enplegua eta lan prekarietatea (% 31).
Gasteizko Exekutiboaren jardunari buruz galdetuta, alor guztietan (akordioetarako gaitasuna, kudeaketa eta ekimena) bostetik gorako nota eman diote herritarrek, eta Imanol Pradales lehendakariak ere gainditua lortu du buruzagi politiko bati eskatzen zaizkion ezaugarri guztietan (elkarrizketarako gaitasuna, zintzotasuna, konfiantza eta eraginkortasuna). EH Bilduko Pello Otxandianorekin (5,3) batera, herritarrek balorazioan bostaren langa gainditzen duen buruzagi bakarra da Pradales (5,4).
Azkenik, galdeketan parte hartu dutenen % 42k adierazi dute euskal herritartzat bakarrik edo euskal herritartzat espainiartzat baino dutela beren burua, eta beste horrenbestek esan dute euskal herritar bezain espainiarrak direla. Azken horien portzentajea nabarmen hazi da, aurreko soziometroetako datuekin alderatuta.
Independentziaren aldekoak % 19 dira, eta % 30ek diote momentuko egoeraren arabera egongo liratekeela independentziaren alde ala ez. % 43 kontra agertu dira. Asko igo da kontra daudenen kopurua azken urteotan.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso
Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira berme guztiekin eramateko baldintza egokiak zeintzuk diren berri izatea baino ez du eskatzen. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.
Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten, ez aitarekin ez inorekin"
Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garain, musukoak erosteko lehiaketa publikoetatik irabaziak ateratzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.
Koldo Garciak “tentel” deitu dio Aldamari, eta epaiketa “lehertuko” duten frogak aurkeztuko dituela esan du
Jose Luis Abalosen aholkulari ohiak audio bat bidali du Telecincora, eta bertan adierazi du “erabat errugabeak” direla frogatuko dutela.
Abalos, Koldo Garcia eta Aldamaren aurkako epaiketa hasi da, maskarak iruzurrez erostea egotzita
Fiskaltzak eskatu du ministro ohiari 24 urteko espetxe-zigorra ezartzea; 19 urte, Garciari, eta 7 urte, Aldamari. 70 lekuko baino gehiago agertuko dira Auzitegi Gorenean.
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".