Sanchezek baztertu egin du atzera egitea, eta 2027ko hauteskundeak irabazteko deia egin dio PSOEri
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente eta beste lau urterako PSOEko idazkari nagusi hautatu berriak adierazi duenez, "inoiz baino gogo, ilusio eta indar gehiago" du, eta ez du atzerapausorik emango. Are gehiago, bere eta bere alderdiaren aurkako gorrotoaren eta erasoen gainetik, aurrera emandako pausoa" aldarrikatu du.
PSOEren Gobernu "garbia" defendatu du, "buloekin" eta "lurrez, itsasoz eta airez" eraso egin diotena, eta 2027an berriro irabazteko deia egin die alderdikideei.
PSOEren 41. Kongresu Federalaren amaierako hitzaldian adierazi duenez, azken hilabeteetan "asko hausnartu" du bere etorkizun pertsonala, eta asko hitz egin du familiarekin, "haiek ere gorrotatzaile profesionalen gorrotoaren biktima direlako", eta jarraitzea erabaki du, "pauso bat aurrera emanez, ez pauso bat alde batera ez atzera".
Eskuinari eta ultraeskuinari zuzenduta, Sanchezek esan du "haien eraso bakoitzaren aurrean, Estatuko Aldizkari Ofizialean politika aurrerakoi berri bat onartu dela agertuko da".
Sanchez harro agertu da bere gobernutik egindako lanari dagoekionez, eta "irmo" adierazi du Espainiak "bere historiako unerik onenetako bat" bizi duela, eta Espainiako sozialistak erreferente direla Europan eta munduan.
"Optimismoa modan jartzea dagokigu", "Espainiarengan inoiz sinetsi ez duten eskuinaren eta ultraeskuinaren ezkortasunezko aiene grisak atzean utziz", azpimarratu du.
Ildo beretik, familia sozialistari adorerako deia egin dio, lortutako eta zain dituzten erronken aurrean: "Dena kontra genuela egin dugu hau guztia, imajina ezazue zer egin dezakegun haizeak alde jotzen duenean", esan die.
Ukabilak airean Internazionala abestuz amaitu da "Espainiak ezkerretik egiten du aurrera" lelopean Sevillan egin den kongresua.
Zuzendaritza berria
Sanchezek alderdiaren 41. kongresu federaleko ordezkarien babesen % 90 baino gehiago lortu ditu bere Exekutiba berria berresteko, eta nukleo gogorrari eusten dio; María Jesus Monterok idazkariorde nagusi izaten jarraituko du, eta Santos Cerdanek Antolakuntza idazkari gisa; halaber, ministro asko mantenduko ditu, hala nola, Felix Bolaños (Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanak), Maria Jesus Montero (Ogasuna), Isabel Rodriguez (Etxebizitza), Pilar Alegria (Hezkuntza), Oscar Puente (Garraioak), Elma Saiz (Inklusioa eta Gizarte Segurantza) eta Jordi Hereu (Industria).
Ministroen Kontseilu berriko kideen artean ez daude Ana Redondo Berdintasun ministroa eta Diana Morant Zientzia ministroa, Valentziako Erkidegoko PSOEren idazkari nagusi berria. Teresa Ribera ere ez dago zuzendaritza berrian, Europako Batzordeko presidenteorde exekutibo izendatuko baitute.
Sanchezek aukeratutako zuzendaritzan 17 izen berri daude, horien artean bi euskal sozialista: Nora Abete, Merkataritza eta Kontsumo idazkari izango da, eta Aroa Jilete, Turismo idazkaria. Idoia Mendia europarlamentaria, berriz, ez da PSOEren Estatuko zuzendaritzako kide izango aurrerantzean.
Etxebizitzarako enpresa publiko berria
Pedro Sanchezek iragarri duenez, Exekutiboak etxebizitza enpresa publiko "handi" bat sortuko du, Estatuko Administrazio Orokorretik etxebizitzak eraiki eta kudeatzeaz arduratuko dena, eta PPri Etxebizitza Legeari egindako "erasoak" aurpegiratu dizkio.
Enpresa publiko bat sortzea izan da PSOE barruko ezkerreneko sektoreen aldarrikapen nagusietako bat, eta Espainiako hiri askotan eragina izaten ari den etxebizitzaren krisiari aurre egiteko neurri gisa sarri nabarmendu dute behar hori.
Sozialistek etxebizitzaren gaiari pisu garrantzitsua eman nahi izan diote Sevillako 41. kongresu federal honetan, foro honetatik sortu den idearioan jaso diren erreferentzietan argi gelditu den bezala, bai eta, Gobernuak onartutako Etxebizitzaren Legea hizpide hartuta, Isabel Rodriguez arlo horretako ministroarekin batera egindako panelean ere.
Zure interesekoa izan daiteke
“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko
Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.
Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"
Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.
Koldo Garciak “tentel” deitu dio Aldamari, eta epaiketa “lehertuko” duten frogak aurkeztuko dituela esan du
Jose Luis Abalosen aholkulari ohiak audio bat bidali du Telecincora, eta bertan adierazi du “erabat errugabeak” direla frogatuko dutela.
Abalos, Koldo Garcia eta Aldamaren aurkako epaiketa hasi da, maskarak iruzurrez erostea egotzita
Fiskaltzak eskatu du ministro ohiari 24 urteko espetxe-zigorra ezartzea; 19 urte, Garciari, eta 7 urte, Aldamari. 70 lekuko baino gehiago agertuko dira Auzitegi Gorenean.
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".