'Koldo auzia'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

De Aldamak esan du lau milioi euro banatu zituela komisiotan, eta zati bat PSOErentzat zela

Enpresaria Desokupako eskuin-muturreko pertsona ezagun batekin batera iritsi da Auzitegi Gorenera, eta komisioen ordainketak frogatuko lituzketen WhatAapp mezu batzuk aurkeztu ditu.
victor de aldama auzitegi gorena efe
18:00 - 20:00
Victor de Aldama eskuin muturrarekin lotutako Desokupa erakundearen buruzagiarekin iritsi da Gorenera

Victor de Aldama enpresariak, 'Koldo auzi'ko ustezko bitartekariak, Auzitegi Goreneko Leopoldo Puente epailearen aurrean berretsi du 3,5-4 milioi euro jaso zituela komisiotan, eta azaldu du dirutza hori Espainiako Garraio ministro ohi Jose Luis Abalosen, Koldo Garcia aholkulariaren eta PSOEren artean banatu zituela.

Horixe azaldu du de Aldamak Auzitegi Gorenean egin duen hiru orduko agerraldian, Europa Pressek epaitegiko iturriak aipatuta zabaldu duenez. 'Koldo auzia' deritzonaren barruan epaitegian deklaratzen duen bigarren aldia da, baina aurrekoan Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean egin zuen, Auzitegi Gorenak oraindik ez zuelako bere gain hartu auzia.

Galdeketako iturrien arabera, de Aldamak zehaztu du komisioen zati bat berak hartu zuela, Abalosek beste bat, Koldo Garciak beste horrenbeste, eta PSOEk ere zati bat hartu zuela.

Aipatu iturriek jakinarazi dute de Aldamak berretsi egin duela Auzitegi Nazionalean esandakoa: Santos Cerdan PSOEren Antolakuntza idazkariari 15.000 euro eman zizkiola, 250.000 euro eman zizkiola Abalosi, eta 400.000, Garciari.

Bestalde, enpresariak esan du hiru etxebizitza alokatu zituela Madrilen, eta bertara Abalos eta Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroa joaten zirela, "neskatilekin".

De Aldamak ez du arazorik izan galdera guztiei erantzuteko, eta gertatutakoa Abalosi eta Garciari egotzi die. Hori horrela, ez du Pedro Sanchezen Espainiako Gobernuko kide gehiagorik sartu auzian.

Aurkeztutako frogen artean, de Aldamak WhatsApp mezuak eta eskuz idatzitako dokumentu bat eraman ditu, eta horietan komisioen ordainketen berri ematen omen da.

Enpresaria abokatuarekin eta Daniel Esteve Desokupako ultraeskuinzalearekin iritsi da Auzitegira. Azken horrek bizkartzain lanak egin dizkio eraikinean sartu den arte. Atera denean, Esteve zain zuen handik joateko.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X