BILERA INSTITUZIONALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pradales eta Illa migrazio politikez eta egoera ekonomikoaz mintzatuko dira ostegunean

Generalitateko Jauregian izango da zita; ostiralean Josep Rull Parlamentuaren presidentearekin bilduko da Pradales.
Imanol Pradales, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Imanol Pradales, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Imanol Pradales lehendakariak eta Salvador Illa Generalitateko presidenteak ostegunean egingo dute lehen bilera instituzionala, Bartzelonan. Batzar horretan, besteak beste, Estatuaren egoera ekonomikoaz eta migrazio-politikez hitz egingo dute.

Hitzordua Generalitatearen Jauregian izango da, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaaren bozeramaileak baieztatu duenez. Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan gogorarazi duenez, bi agintariek aldebiko bilerak izan dituzte Bruselan eta Santanderreko Presidenteen Konferentzian.

Lehendakariak La Vanguardiaren Foroan ere parte hartuko du, eta ostiralean Josep Rull Legebiltzarraren presidentearekin ere bilduko da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X