EAJ
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Esteban: "Nire onena emango dut alderdi honek mende berri batek eskatzen dizkigun erronkei aurre egiteko"

EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak bere gain hartu zuen bigarren itzulira jotzeko ardura, Markel Olanok EAJren EBBko presidentetzarako lehian jarraitzeari uko egin baino lehen.
Aitor Esteban (EAJ), artxiboko irudi batean
Aitor Esteban (EAJ), artxiboko irudi batean

EAJren Euzkadi Buru Batzarra (EBB) berritzeko lehen fasea amaitu eta Andoni Ortuzarrek lehiari uko egiten diola ezagutu berritan, Aitor Esteban hautagaiak bigarren itzulira igarotzeko prest dagoela iragarri du. Hori esan du Markel Olanok Ortuzarren bideari jarraitu eta hautagaitzari uko egin baino lehen.

Alderdi jeltzaleak Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak sare sozialetan zabaldutako gutun batean azaldu duenez, "hunkituta eta eskertuta nago emandako konfiantza- eta babes-adierazpenengatik, eta nire gain hartzen dut bigarren itzulira igarotzeko nire izendapena onartzeko erantzukizuna".

"EBBko lehendakari hautatuko baninduzue, ahal bezain ondo jardungo dut Alderdi honek mende berri batek eta belaunaldi berriek eskatzen dizkiguten erronkei aurre egin diezaien", gaineratu du.

Halaber, eskerrak eman dizkio Ortuzarri alderdiaren buruzagitzan igarotako urte horiengatik guztiengatik. "Alderdiko emakumeek eta gizonek beren onena eman dute lan horretan. Eta hala egin du, zalantzarik gabe, Andoni Ortuzarrek; neure laguna, berarekin partekatu ditut lan, etsipen eta pozez beteriko jardunaldi asko, beti gidari dugun Euzkotarren aberria Euzkadi da egia bihurtu nahian", nabarmendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X