Lehen legebiltzarkideak omendu dituzte, "une erabakigarri hartan" hartutako "konpromisoagatik"
Eusko Legebiltzarrak omenaldia egin die bere lehen legealdiko legebiltzarkideei, eta Bakartxo Tejeria egungo presidenteak eskerrak eman dizkie "euskal herritarrekin hartutako konpromisoagatik, gure historiako une erabakigarri hartan". Ekitaldia Gernikako Juntetxean egin da, duela 45 urte ganbera autonomikoa eratu zen lekuan. Euskal erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkariak bertan ziren.
Eusko Legebiltzarrak, bere 45. urteurreneko ekitaldi nagusian, Gernikako Juntetxean bildu ditu, 1980ko martxoaren 31n bezala, haren lehen ordezkariak izan zirenetako batzuk, baita hil direnen familiak ere. Oraingo 13. legegintzaldiko legebiltzarkideak han ziren, baita legegintzaldi guztietako lehendakariak ere, Juan Jose Ibarretxe izan ezik: Imanol Pradales lehendakaria, eta Carlos Garaikoetxea, Patxi López eta Iñigo Urkullu lehendakari ohiak.
Beste erakunde batzuetako ordezkariak ere izan dira, hala nola ahaldun nagusiak eta Batzar Nagusietako presidenteak eta alderdi politikoetako kideak.
Ekitaldian, 70 domina banatu dira. Horietatik, hogeita hamar inguru legebiltzarkideek jaso dituzte, eta gainerakoak senideek edo ordezkariek.
Omenaldian, Eusko Legebiltzarreko presidenteak eskerrak eman dizkie lehen legealdiko legebiltzarkideei "Euskal Herriarekin hartutako konpromisoagatik, gure historiako une erabakigarri hartan".
"Gaur, Eusko Legebiltzarreko eserlekuetan gauden emakumeok eta gizonok omenaldi bat egin nahi diogu gaurko Euskadiren oinarriak jarri zituen belaunaldiari; eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen ahaleginagatik eta zuen asmamenagatik, herri gisa honaino ekarri gaituzten erabaki estrategikoak hartzeagatik", adierazi du.
Bakartxo Tejeriak Eusko Legebiltzar eratu berriak "ezohiko belaunaldi" horren oinarri izan ziren balioak eta printzipioak dituela azpimarratu du, "askatasuna, demokrazia, gure nortasunaren defentsa, berdintasuna, justizia, bizikidetza, bakea". "Balio eta printzipio horiek gidatu dute Eusko Legebiltzarraren jarduna 45 urteko ibilbidean", amaitu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Istiluak Lasarte-Orian Voxen presentziaren aurkako protesta batean
Ertzaintzak segurtasun hesia ezarri du Voxen mahaiaren inguruan, eta bertan bildutako antifaxisten aurka oldartu da. Lasarte-Oriako PSE-EE, EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin Podemos alderdiek ere gaitzetsi dute Vox herrian egotea.
Espainiako Gobernuak 2027ra arte lanean jarraituko duela ziurtatu du Sanchezek
Brasilen Nazio Batuen Erakundeak klimaren inguruan deitutako COP30 goi-bilera hasi aurretik agintariek izandako bileran parte hartu ostean emandako prentsaurrekoan, Pedro Sanchezek esan du Junts "oso serio" hartzen dutela, baina legegintzaldia amaitzearen aldeko apustua egin du, "ahaleginak merezi duelako"; izan ere, "Espainia azken 45 urteetako unerik onenetako bat igarotzen ari da". Sanchezen arabera, Gobernuak 2026rako aurrekontu-proiektua aurkeztuko du, baina, kontu berriak onartu zein onartu ez, "Espainiak aurrera egiten jarraituko du, eta Gobernuak bere bide-orriarekin jarraituko du 2027an legegintzaldi hau amaitu arte".
Jaurlaritzaren arabera, EAEko erakunde publikoen % 35ek ez dute euskarazko akreditazio-maila "benetan" betetzen
Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeak jakinarazi duenez, EAEko erakundeen % 35ean "ez da benetan egiaztatu" euskarazko hizkuntza-egiaztapenaren indizea. PPk "gaztelania hiztunen diskriminazioa" salatu arren, popularrak "ez daude batere kezkatuta" % 35 horrekin, eta horrek argi islatzen du PP nolakoa den, Bengoetxearen iritzian.
Euskadik eta Kanariek aldi baterako lan baimenak eskatu dituzte migratzaileentzat
Bakarrik dauden migratzaile adingabeen egoerak "nahiko trabatuta" jarraitzen duela adierazi du Kanarietako Gobernuko presidenteak, eta lurraldeen arteko lankidetza defendatu du.
Ertzaintza tiro errazeko poliziatzat azaltzea egotzi dio Estebanek Otegiri, eta segurtasun forora joateko eskatu dio
EBBko presidenteak deitoratu egin du EH Bilduko buruak euskal polizia autonomikoarekiko "gorrotoa" eragitea "arrazoi politikoengatik", eta segurtasun ereduari buruz eztabaidatzeko eskatu dio lehendakariak bultzatutako foroan.
Lehendakariak esan du ezker abertzalea sistemara hurbildu dela baina euskal gizartearekin oraindik zor etiko izugarria duela
Amaia Martinez VOXeko legebiltzarkideak "ezker erradikalak euskal politika munduan gero eta protagonismo gehiago" izatearen gainean galdetu dio lehendakariari. Pradalesek esan dio ezker abertzalea erakunde sistemara etorri dela azkenean, nahiz eta oraindik euskal gizartearekin zor etiko izugarria duen, eta PSE-EErekin duen koalizio gobernua defendatu du.
Sabino Arana Fundazioak omenaldia egin die nazismoak deportatutako EAJko militanteei
Bilboko egoitzan egin duten ekitaldian, plaka bat jarri dute nazien esku egondako, gutxienez, 13 kide jeltzaleen omenez.
Alemaniako presidentea Gernikan izango da azaroaren 28an, nazien bonbardaketaren biktimen omenez
Alemaniako presidente bat Gernikara joango den lehen aldia izango da, eta balio sinboliko eta politiko handia hartuko du bisitak. Ultraeskuinaren gorakada kezkagarriaren erdian dator pausoa.
Pradales lehendakariak Tzitzikostas komisarioak Euskal Y-ari emandako "bultzada" txalotu du
Lehendakariak "plangintzatik gauzatzera pasatzea" eskatu du, eta, horretarako, beharrezkotzat jo du Parisko Gobernuaren inplikazioa eta konpromisoa. Gainera, 2026ko hasieran goi-bilera bat egitea espero du, "Euskadiren garapenerako lotura estrategiko" horretan aurrera egiteko.
EHUko errektorearen eta Unibertsitate sailburuaren arteko bilera pribatua izango da
Hitzordua, egin, egingo da: ez da data zehatza zehaztu, baina azaroaren 19a baino lehen izango da, orduan agertuko baita errektorea Eusko Legebiltzarrean.