Adostasunik gabe amaitu da Espainiako errege emerituaren eta Revillaren arteko adiskidetze-saioa
Espainiako errege emerituaren eta Miguel Angel Revilla Kantabriako presidente ohiaren arteko adiskidetze-saioa adostasunik gabe amaitu da. Ostiral honetan egin dute, Santanderko Justizia Jauregian. Juan Carlos I.ak ez du saioan parte hartu, eta PRCko idazkari nagusiak ez ditu zuzendu epaitegira eraman duten hitzak.
Saioak hamabost minutu iraun du: 10:05ean hasi eta 10:20an amaitu da, aldeen arteko akordiorik gabe; izan ere, Jose Maria Fuster-Fabra erregionalistaren abokatuak azaldu duenez, irainengatik eta kalumniengatik demanda jarri aurretik mahai gainean jarri den idatzian, "gezurra esan duela onartzeko" eskatu diote bere bezeroari, Estatuko buru ohiari "iheslari fiskal" deitzeagatik.
Revillaren abokatuaren arabera, ordea, hori ezinezkoa da, bere bezeroak "ez baitzuen gezurrik esan". Ildo horretan, adierazi du egungo Espainiako erregearen aitaren aurkako "iritzi oso kritikoak" eman baditu ere, berez ezagutzen ez dituen baina komunikabide "askotan" argitaratutako hainbat informaziotan oinarrituta esan dituela.
Abokatu horren hitzetan, gezur bat "dakigunaren, sinesten denaren edo pentsatzen denaren aurka" esaten da. Kantabriako presidente ohiak "baliteke gertatutakoa berez ez jakitea, baina bai pentsatzea edo sinestea" berak hedabideetan irakurri eta gero programetan esan duena "egia" dela, "ezagutza-iturria benetakoa" delako eta albisteetan iturri ofizialak aipatzen direlako (Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzaren txosten bat esaterako, artxibatu egin zena, preskribatu egin zuelako eta monarkaren bortxaezintasuna tarteko).
Fuster-Fabrak, halaber, agerian utzi du emerituak ez duela inoiz informazio horiek argitaratu zituzten komunikabideen aurka jo. Juan Carlos I.ak zuzenketa publiko bat eskatzeaz gain, 50.000 euro eskatu zizkion (errege emerituak Espainiako Caritasera bideratuko du diru hori, irabaziz gero) ohorerako eskubidea urratu zioten adierazpen iraingarriak eta kalumniak esateagatik telebista-programetan.
Akordioa lortzen saiatzeko, eta Revillaren legezko ordezkariaren argudioak kontuan hartuta, epaileak hitz egiteko txanda eman die bi aldeei. Errege emerituaren abokatuak orduan esan duenez, Revillak interes "mediatikoa" zuen hitzordu honekin, eta "denak ez du balio gatazka politikoan", gaineratu du. Ez bata ez bestea, ez direla herritar partikularrak eta Revillak erregeak baino "pribilejio gehiago" dituela esan du ondoren.
Erregionalistak ekitaldiaren amaieran azaldu duenez, berak ez du erregeak baino pribilegio gehiago, hain zuzen ere bere eta bere alderdiaren erabakiz Kantabriako diputatuei forudun izaera kendu baitzitzaien. "Horregatik nago hemen", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Otegi, "harrituta" EAJren eta PSE-EEren isiltasunaren aurrean, PPk "benetako asmoak" erakutsi ostean
Koalizio abertzalearen idazkari nagusiak adierazi du harrituta jarraitzen duela "24 orduren ostean, EAJ edo PSE-EE bezalako indarren isiltasunarekin". Bere arabera, hemen "ez dago arazo bat EH Bilduren eta PPren artean: bloke atzerakoia da Euskal Herriarekin arazo bat duena".
Arabako Batzar Nagusiek 2026ko aurrekontuen proiektua onartu dute, EAJren, PSEren eta Elkarrekin Podemos-IUren botoekin
Datorren urterako aurrekontuak onartu egin dira Elkarrekin Podemos-IUren babesaren ostean, osoko zuzenketa kendu eta Foru Gobernuarekin akordio batera iritsi baitzen, Arabako egoitza pribatuen inguruan ados jarri ondoren.
Gipuzkoako foru gobernuak 2026ko aurrekontuak onartu ditu Elkarrekin Podemosen babesarekin
Gutxiengoan agintzen den koalizio gobernuak (EAJ eta PSE-EE) oposizioko talderen baten babesa behar zuen datorren urteko aurrekontuak aurrera ateratzeko. Legegintzaldiko bigarren aurrekontuak izango dira: iaz PPren babesarekin eta aurten Elkarrekin Podemosekin.
Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzeko erabakia hizpide izan dute Eusko Legebiltzarrean
Pello Otxandianok esan du eskualdean egindako entzuketa aktiboko prozesua heldutasun ariketa izan dela, etorkizunerako adibide izan beharko lukeena. Lehendakariak, berriz, gogora ekarri ditu ezker abertzaleak bere garaian Bilboko Guggenheim proiektuaren aurka egin zituen adierazpenak.
Eusko Jaurlaritzak "kontuz ibiltzeko" eskatu du, Euskadi "Espainiako eredu politikoarekin kutsa ez dadin"
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Euskadin aurkari politikoa ulertzeko eta errespetatzeko dagoen gaitasuna azpimarratu du Ibone Bengoetxeak. Bere iritziz, ordea, "kontu handiz ibili behar da etengabeko polarizazio eta liskar saiakerekin". Ildo horretatik, Jaurlaritza prest agertu da entzuteko, hitz egiteko eta akordioak lortzeko.
Lehendakariak "arduragabekeriatzat" jo du ostegun honetan Eusko Legebiltzarrean izandako polemika
Imanol Pradales lehendakariak EH Bilduk eta PPk Eusko Legebiltzarrean izandako eztabaida gogorra izan du hizpide.
Zein da Atlantikoko Makroeskualdearen helburua?
Atlantikora begira dauden eskualdeak Europar Batasunean duten eragina indartzeko ideiak hamarkadak daramatza mahai gainean. Orain, Bruselak urrats bat gehiago eman du eta lurralde horiek guztiak bilduko dituen egitura komun bat sortzea aztertzen ari da.
Makroeskualde Atlantikoa martxan jartzea "berri pozgarria" da Pradalesen ustez, "Euskadiren pisu politikoa handitzen duelako"
Imanol Pradales lehendakaria pozik agertu da Europako buruzagiek atzo emandako pausoarekin. Izan ere, 2027ko ekainean beranduenez, Makroeskualde Atlantikoa bultzatzeko estrategia garatzeko eskatu zioten Europako Batzordeari.
27ek Makroeskualde Atlantikoa osatzeko estrategia eskatu diote Europako Batzordeari
Urteko azken goi-bileran bildutako estatuburu eta gobernuburuek 2027ko ekainerako estrategia hori garatzea eskatu dute. Imanol Pradalesek "urtetako lanaren, aliantzen eta lidergoaren emaitza" dela azpimarratu du.
Makroeskualde Atlantikoaren sorrerarako urratsak ematea eskatuko dute 27ek
Lehendakaritzan "baikor" daude baina "zuhurrak" izan nahi dute, "Euskadirentzat garrantzi handia duen" albiste hau baieztatu arte. Izan ere, Europar Batasuneko estatuburuak eta gobernuburuak Bruselan bilduta daude, urteko azken goi-bileran, gai nagusia Ukrainaren finantziazioa dutela. Hala ere, ondorioen zirriborroak beste puntu bat ere jasotzen du: Europako Batzordeari Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskatuko diote.