Ika-mika migrazioari buruz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak dio migrazio arloan ez dagoela "desadostasunik" eta ez dituela Pradalesen "hitzak zehaztuko"

Eneko Andueza buruzagi sozialista ere migrazioari buruz aritu da eta esan du "ezin dela batzuei ongietorria egin eta besteak baztertu”. Oposiziotik, EH Bilduk uste du liskarrak Gobernuaren "ahultasuna" erakusten duela, eta PPk, berriz, iritzi ezberdin horiek "itxurazkoak" direla esan du.
18:00 - 20:00
Ubarretxena: ''Hain garrantzitsua da (migrazioaren) gaia, non ez dugun banalizatuko''

Erakunde eta alderdi politikoetako ordezkariek migrazioaren gaia izan dute hizpide Eusko Jaurlaritza osatzen duten EAJ eta PSE-EEko zenbait buruzagi elkarri mokoka aritu ondoren. Eusko Jaurlaritzaren izenean, Maria Ubarretxenak ez du "polemikarik piztu" nahi izan eta adierazi du ez dagoela lehendakariaren hitzak "zehaztu" beharrik. Sozialisten buru Eneko Anduezaren aburuz, "ezin da" migratzaile "batzuei ongietorria egin eta besteak baztertu". Arnaldo Otegiren iritziz, ika-mikak Gobernuaren makaltasuna erakusten du, baina Javier de Andresen ustez ezberdintasunak "itxurazkoak dira".

Ika-mika astelehenean piztu zen Marisol Garmendia Espainiako Gobernuaren ordezkariak aurreko astean Imanol Pradales lehendakariak egindako adierazpen batzuei erantzun zienean. Pradales aritu zen "gure ekonomiak eta gizarteak behar duen migrazioari eta jasotzen duenari" buruzko hausnarketa eta analisia egiteko beharraz. Eta Garmendiak hitz horiek alderatu zituen "PP eta Voxen mezu atzerakoiekin" eta adierazi zuen EAJk "kobazuloetako posizioa" erakutsi zuela. Ondoren, Euskadi Buru Batzarrak "onartezintzat" jo zituen Garmendiaren hitzak, eta Moncloaren mezu zuzentzat jo zituen.

Astearte honetan, Eusko Jaurlaritza barrura iritsi da eztabaida. Maria Ubarretxena bozeramaileak uko egin dio "polemika antzuak elikatzeari", eta lehendakariaren "hitzak zehazteari". Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, batzarrean gaiaz hitz egin dute, eta "sailburuek ez dute desadostasunik agertu".

Ubarretxenaren hitzetan, gai honetan beharrezkoa da "memoria ariketa" bat egitea eta lehendakariak egindako adierazpenak "zein testuingurutan" egin ziren gogoraraztea. Horren ildoan, azaldu du lehendakariak gogoeta egin egin zuela Euskadiren erronka demografikoaz, eta Euskadik talentua fidelizatzeko eta erakartzeko daukan beharrari buruz, eta migrazio kontua "elementu bat bezala" aipatu zuela. Hala, Pradalesek bere hitzartean gogorarazi zuenez, "ez dago egiturazko planik, ez Europan, ez Estatuan".

Ubarretxena bozeramaileak berretsi du migrazioaren erronkari "seriotasunez eta ondo" heldu nahi diola Jaurlaritzak, eta horixe bera aldarrikatu zuela lehendakariak.

Azkenik, Jaurlaritzak gai honen kontura hartutako hainbat erabaki gogora ekarri ditu, eta 2024ko azaroan bitariko batzordean lehendakariak eta Pedro Sanchez Espainiako presidenteak aipatutakoari erreferentzia egin dio. "Bilera hartan aipatu zen zein beharrezkoa den immigrazio politika ordenatu eta planifikatu bat, baita egiturazko plan bat ere (...). Bilera horretan egon zen Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria, eta, beraz, ezagutzen du Jaurlaritzaren ikuspegia gai honetan", nabarmendu du.

Beste alde batetik, PSE-EEren idazkari nagusi Eneko Anduezak migrazioa "aukera gisa ikusi" behar dela adierazi du. Euskadin demografia arazoa dagoela gogorarazi du eta migrazioak hainbat sektoretan duen garrantzia azpimarratu du, hala nola zaintzen esparruan eta ekoizpen sektoreko beste alor batzuetan. "Pertsonei buruz ari gara eta Euskadiren etorkizuna pertsona horien eskuetan ere badago", esan du. "Ezin dugu nahi ditugun horiei ongietorria egin eta besteak baztertu", erantzun du.

18:00 - 20:00

EH Bilduren idazkari orokor Arnaldo Otegiren iritzian, ika-mika honek Eusko Jaurlaritzaren "makaltasuna" agerian uzten du. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan "zertan dauden ados" galdetu du, "gai nagusiei buruz" publikoki eztabaidatzen badute. "Lehian aritu" ordez, "migrazioari buruzko hitzarmen nazional handi bat lortzeko debatea zabaltzea eskatu du" Otegik, auzi hau "gai elektoral gisa" hartzeko tentaziorik egon ez dadin. Era berean, harrerako migrazio-politikak aplikatu ahal izateko eskumenak ere eskatu ditu.

18:00 - 20:00

Kontrara, Javier de Andres Euskadiko PPko presidentearen ustetan, Jaurlaritzako kideen arteko "desadostasunak ez dira sinesgarriak", bi alderdiek "urteak daramatzatelako elkarrekin bozkatzen" gai horrekin lotutako politikak. De Andresek berretsi du Euskadin baliabide ekonomiko urriak dituzten pertsonentzako prestazio sozialen sistemak migratzaileak "erakartzen" dituela, eta gaineratu du EAJk eta PSE-EEk beren politikekin "bultzatu" dutela egoera.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X