CERDAN KASUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Servinabar enpresaren % 45aren jabe Cerdan zela dioen dokumentu bat aurkitu du UCOk

Guardia Zibilaren UCO unitatearen arabera, Nafarroako eraikuntza enpresa hori dago obra publikoen legez kanpoko esleipenekin lotutako ustezko ustelkeria sarean. 

MADRID, 12/06/2025.- El diputado socialista Santos Cerdán en el hemiciclo del Congreso este jueves. EFE/ Borja Sanchez-Trillo
Santos Cerdan, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboak pasa den astean egindako miaketa batean aurkitutako dokumentu baten arabera, Santos Cerdan PSOEren Antolakuntza idazkari ohia Servinabar enpresaren % 45aren jabe zen. Nafarroako enpresa hori nahastu dute, hain zuzen ere, obra publikoen legez kanpoko esleipenekin lotutako ustezko ustelkeria sarean. 

Servinabar Nafarroako eraikuntza enpresaren egoitzan eta hainbat etxebizitzatan egindako miaketatan dokumentu eta material ugari atzeman du UCOk. Joseba Antxon Alonso Egurrola Servinabar enpresaren jabearen etxean egindako miaketan, esaterako, enpresaren partaidetzaren zati bat Cerdani salerosi ziola egiaztatzen zuen eskritura bat aurkitu omen zuten. 

Aipaturiko dokumentu horrek dioenaren arabera, Alonsok Servinabar enpresaren 1.350 partaidetza (% 45) eskualdatu zizkion Cerdani 2016ko ekainaren 1ean —ikertzaileen esanetan, ustezko ustelkeria sarea lanean hasi eta urtebetera—.

UCOk Jose Luis Abalos Espainiako Garraio ministro ohiari, Koldo Garcia haren aholkulariari eta Santos Cerdan PSOEren Antolakuntza idazkariari leporatu die ustelkeria sare bat osatzea eta legez kanpoko komisioak jasotzea, kontratu publikoen esleipenen truke.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X