Chivitek esan du beti emango duela aurpegia, "barrena lasai" duelako
Maria Chivite, Nafarroako Gobernuko presidentea
Maria Chivite Nafarroako presidenteak ostegun honetan adierazi duenez, Guardia Zibilaren UCOren txostenak zer ekarriko zain, "beti emango du aurpegia". "Ez dut burua makurtuko, ez dut ihes egingo, ez dut eta ezer ezkutatzeko", erantzun dio UPNren bozeramaileari, horrek Chiviteren dimisioa eskatu ondotik.
Albiste gehiago
Abian da Basque Segurtasun Foroa, Bilbon
Euskalduna Jauregia izango da Eusko Jaurlaritzak segurtasun integraleko eredu berria eztabaidatzeko eta eraikitzeko bultzatutako ekimenaren agertokia. Erakundeetako, enpresetako, gizarteko eta hezkuntzako ordezkariek parte hartuko dute bertan.
Osasun Mahaiak ituneko 24 ildo estrategikoak babestu ditu
Hala ere, EH Bilduk, Sumarrek, LABek, ELAk, SATSEk, CCOOk eta UGTk ez dute ituna babestuko. Desadostasun handiena eragin duten gaiak hizkuntza-politikari buruzkoak eta lankidetza publiko-pribatuari buruzkoak izan dira.
Auzitegi Konstituzionalak Amnistia Legea babestu ondoren, orain zer?
Printzipioz, Puigdemont atxilotzeko aginduak eta Junquerasen inhabilitazioak bere horretan jarraituko dute, baina Konstituzionalak ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen duenean Auzitegi Gorenak buruzagi independentisten aurrekari penalak berrikusi beharko ditu.
Konstituzionalak amnistia babesteko arrazoiak: Kataluniako prozesu independentista "krisi politikoaren kasu paradigmatikoa" izan zen
Konstituzionalak ezustekorik gabe atzera bota du PPk aurkeztutako helegitea, baina ebazpenak berrikuntza batzuk ditu, besteak beste, amnistia justifikatzeko arrazoibidea sendotzea.
2030erako Turismo Plan Estrategikoak Gipuzkoaren eta lurraldean bizi diren pertsonen zaintza du ardatz
'Zatoz eta zaindu' goiburua duen planarekin, "bizikidetza osasuntsua" bultzatu da turismoaren esparruan, izan ere, BPGren % 8,4 dagokio sektoreari eta 40.000 familia baino gehiago enplegatzen ditu. Bost ardatz estrategikotan sostengatzen da Aldundiak diseinatutako plana.
1978ko sanferminetako dokumentuak desklasifikatzeko eskatu du Kongresuak
EH Bilduk bultzatutako legez besteko proposamenak 1968ko Sekretu Ofizialen Legea aldatzea eskatzen dio Jaurlaritzari, baita gertatutakoa argitzen eta biktimak aintzatesten laguntzea ere.
Martinezek eragile politiko eta sozialen "konpromisoa" eskatu du Osasun Ituna adostasun zabalarekin ixteko
Alberto Martinez Osasun sailburuak osasun itunaren inguruan duen "baikortasuna" berretsi du, eta prozesu horretan parte hartzen duten eragile guztien "konpromisoa" eskatu du, ostiral honetan akordio bat ixteko.
Babes-helegiteak ebatzi arte zain egon beharko dute Puigdemontek eta Junquerasek
Konstituzionalak Amnistiaren Legea babestu izanak ez du bi politikarien egoera praktikan aldatzen. Presidente ohiaren abokatuak hurrengo egunetan helegitea jarriko duela adierazi du. Junquerasek, berriz, jarrita dauka berea, eta Konstituzionalaren pausoa txalotu duen arren, salatu du Auzitegi Gorenak ez duela legea aplikatu nahi.
Espainia "herrialde subiranoa" dela erantzun dio Sanchezek Trumpi, eta muga-zerga "bidegabeak" kritikatu ditu
Pedro Sanchezek NATOren goi-bileran berretsi duenez, Hagan, Espainiak ez du BPGaren % 2,1 baino gehiago gastatuko Defentsan. Trumpek Gobernuarekin merkataritza akordio bat zuzenean negoziatzeko mehatxua egin zuen, eta herrialdeari "bikoitza ordainaraziko" diola esan du, egoera "konpentsatzeko".