Turismo Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2030erako Turismo Plan Estrategikoak Gipuzkoaren eta lurraldean bizi diren pertsonen zaintza du ardatz

'Zatoz eta zaindu' goiburua duen planarekin, "bizikidetza osasuntsua" bultzatu da turismoaren esparruan, izan ere, BPGren % 8,4 dagokio sektoreari eta 40.000 familia baino gehiago enplegatzen ditu. Bost ardatz estrategikotan sostengatzen da Aldundiak diseinatutako plana. 

GFAk bidalitako/HANDOUT Turismoko Plan Estrategikoaren aurkezpena. Komunikabideei bidalitako argazkia, irudiak aipatzen duen berria ilustratzeko soilik, eta irudiaren jatorria 2025/6/26ko sinaduran aipatuta.

Libe Otegui eta Azahara Domingez, planaren aurkezpenean.

Gipuzkoako 2023erako Turismo Plan Estrategikoa aurkeztu du ostegun honetan Azahara Dominguez Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatuak. 'Zatoz eta zaindu' lelopean, Gipuzkoaren eta lurraldean bizi diren pertsonen zaintzan jartzen du arreta planak. 

Dominguezek Donostiako Arima hotelean egin den ekitaldi batean aurkeztu du plan berri hau. Turismo sektoreko eta erakundeetako ordezkari ugari izan dira bertan.

Diputatuaren hitzetan, 'Zatoz eta zaindu' eslogana "Euskadin egin den kanpaina turistiko indartsu eta arrakastatsuenetako baten bilakaera da: 'Zatoz eta konta ezazu'-rena, alegia. Lelo hark aro bat markatu zuen , eta gaur beste bati ekin nahi diogu. Turistek etortzen jarraitzea nahi dugu, bisitatzea, gure edertasunaz eta aberastasunaz gozatzea, baina baita hura zaintzea eta errespetatzea ere", nabarmendu du diputatuak.

Dominguezek gogorarazi du turismoa BPGren % 8,4 dela eta 40.000 familia baino gehiago enplegatzen dituela Gipuzkoan. "Baina hori kudeatu egin behar da, hemen bizi garenon eta gozatzera datozenen arteko bizikidetza osasuntsua lortzeko", defendatu du.

Era berean, "kalitatezko enplegu-aukera iraunkorrak sortzearen" alde agertu da; izan ere, "turismoa motor ekonomikoa izan daiteke, baina ongizaterako motor izango bada, sortzen duen enplegua egonkorra, bidezkoa eta aitortua izan behar da". 

Bost ardatz estrategiko

Bestalde, Libe Otegui Turismoko zuzendariak zehaztu du Plan Estrategiko honek bost ardatz estrategiko dituela. Lehenengoa sektorearen lehiakortasuna da, berrikuntzatik, jasangarritasunetik eta berdintasunetik abiatuta. "Funtsezkoa da Gipuzkoak sektore indartsua, ondo prestatua eta berritzailea izatea, jasangarritasunaren alde egingo duena etorkizuneko motor gisa, horrela bakarrik sortuko baititu kalitatezko enplegu-aukerak", adierazi du.

Bigarren ardatza "abegikortasuna eta enpatia turistikoa" da. Oteguik adierazi duenez, "gure lurraldearen jasangarritasuna eta iraunkortasun turistikoa bermatzeko modu bakarra elkarbizitzan, errespetuan eta elkar aberasten duen turismo bat izatea da". 

Sustapen estrategikoaren eta profesionalaren esparruan, Planaren apustua da estrategia selektibo baten bidez lan egitea, merkatu estrategiko eta target espezifikoetan, "Gipuzkoa kalitatezko eta ez kantitateko helmuga gisa kokatzea lehenetsiz". Era berean, profesionaletik profesionalerako sustapenaren alde egin nahi dute, "balio erantsi handiko turistak bermatzeko modurik onena delakoan".

Mugikortasunaren ardatzak lurraldea "modu erosoan, pertsona guztientzat eskuragarri eta oztoporik gabe" ezagutzera ematea du xede, garraio publikoaren sarearen bidez. Azkenik, Planak, koordinazioa eta kolaborazioa bilatu nahi du, "gobernantza partekatuaren" aldeko apustua egiten du, "plangintza koherentea eta eskualde bakoitzari egokitua, turismoaren garapena orekatua eta bidezkoa izan dadin".

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X