Gorde
Kendu nire zerrendatik

ETAren 60 biktima nafarrak omentzeko plaka bat jarri dute Foru Parlamentuan

Ekitaldira bertaratu direnen artean, Maria Chivite presidentea eta Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentea izan dira.
Acto de inauguración de una placa en el Parlamento de Navarra en memoria de los asesinados por la banda terrorista ETA en Navarra y los navarros asesinados en otras localidades.



EUROPA PRESS

28/6/2025

Ordezkari politikoak, plaka aurkezten. Argazkia: Europa Press

Nafarroako Foru Parlamentuak plaka bat jarri du ETAren 60 biktima nafarren omenez, Nafarroan hildakoak eta baita Nafarroatik kanpo hildako nafarrak ere gogoratzeko. 

Ekitaldian, omenduen senide batzuk eta Nafarroako agintari nagusiak izan dira; besteak beste, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentea eta Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea.

Plaka aurkeztu eta lore zuriak utzi dituzte bertan, Ganberako alderdi politiko guztietako ehun bat ordezkariren txaloen artean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Arnaldo Otegik uste du Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi

Arnaldo Otegik uste du Eusko Jaurlaritzak ez duela EH Bildurekin itunik nahi. Are gehiago, horren atzetik erabaki politiko bat dagoela ziurtatu du Egun On saioan egindako elkarrizketan. Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak adierazi du , gainera, "arinkeria handiarekin esaten direla gauza batzuk" eta "kontuz" aritu behar dela "zein adjektibo erabiltzen ditugun eztabaida politikoan".  Bestalde, azpimarratu du Bingen Zupiriak adierazi zuela "Euskal Hintxek edo zaletuek deituta zegoen manifestazioa ez zegoela legeztatuta eta baimendua. Guk ez genuen esan gezurretan ari zela. Zuk pentsa dezakezu, agian gezurretan dago edo agian ez dauka datu hori ordu horretan". 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X