'KOLDO AUZIA'

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zergatik uste du epaileak Cerdanek “egozten zaizkion gertakarietan” parte hartu zuela? Atzemandako zantzuak, hemen

Ikerketa egiten ari den Leopoldo Puente epailearen iritzian, sozialisten buruzagi ohia “arduratzen zen eraikuntzako enpresei dirua eskatzeaz”. “Nolabaiteko nagusitasunezko harreman bertikala zeukan Abalosekin eta Garciarekin”, dio ebazpenean, eta uste du haiei ematen ziela jasotako dirua.

MADRID, 30/06/2025.- Vista del furgón de la Guardia Civil en el que el exdirigente del PSOE Santos Cerdán ha ingresado en la cárcel madrileña de Soto del Real después de que el juez del Tribunal Supremo Leopoldo Puente haya acordado el ingreso en prisión comunicada al considerar que tuvo "específico papel" en la trama del llamado caso Koldo. EFE/Daniel González
Santos Cerdan Soto del Realeko kartzelan sartu dute. Argazkia: EFE.

Leopoldo Puente Auzitegi Goreneko epaileak espetxera bidali du Santos Cerdan PSOEko buruzagi ohia, astelehen honetan deklaratu ostean. Epailearen esanetan, espetxeratzea dekretatu duen autoak dakarrenaren arabera, "etorkizunean garrantzitsuak izan daitezkeen froga-iturriak ezkutatzeko, suntsitzeko edo aldatzeko arriskua" ikusten duelako hartu du erabakia.

Horrez gainera, hainbat “zantzu” aipatzen ditu "egozten zaizkion gertakari larrietan parte hartu” duela pentsarazten dutenak. Horien artean, Koldo Garcia aholkulari ohiaren gailuetan atzemandako “elkarrizketa esplizituak” aipatzen ditu.

Epailearen arabera, "zantzuak nahikoak dira gertakarietan parte hartu izana justifikatzeko". Gainera, azpimarratzen du buruzagi sozialista ohiak ez dituela eduki horiek zalantzan jarri astelehen honetan egindako adierazpenean; izan eren, adierazi zuen ez dituela "gogoratzen”.

Epaileak uste du grabazio horiek Santos Cerdanek trama honetan zeukan “lekua” ere erakusten dutela. Bere ustez, "enpresekin harremanetan jartzen zen", eta ordainketak erreklamatzeko ardura bere gain hartzen zuen.

Bestalde, Cerdanek Servinabar enpresaren partaidetza sozialak lortzeko egindako salerosketa-kontratu pribatua ere aipatu du magistratuak, baita enpresa hori "administratzeko nolabaiteko gaitasuna zuela agerian utziko luketen” mezu elektroniko batzuk ere.

Servinabarrek Accionarekin aldi baterako enpresa elkarte bat (ABEE) eratu zuen, eta magistratuak bereziki aipatzen ditu Accionari esleitutako obrak, 537,2 milioi euro inguruko balioa baitzuten.

EPAILEAREN HIPOTESIA

Baliteke pertsona fisiko edo juridiko gehiagok esleipenei esker etekina ateratzea"

 

Epailearen autoak dio "zantzuen arabera, Abalos eta Garciarentzat adostutako eskupekoa milioi bat euro ingurukoa” dela, eta “oso portzentaje txikia” iruditzen zaio “operazio horien neurria” kontuan hartuta.

Beraz, honako hipotesi hau plazaratu du: "obrak behar legez kanpo esleitzeagatik emandako sari ekonomikoaren zenbatekoa esleipenen balioaren % 1 izan balitz, sari hori bost milioi eurotik gorako zenbatekoa izango litzateke, zantzuen arabera Abalos eta Garciari zegokion zatia baino askoz ere handiagoa". Ondorioz, epaileak esan du "beti ere zantzuen arabera, horrek indartu" egiten duela pertsona fisiko edo juridiko "gehiagok aipatutako esleipenekin irabaziak izan zitzaketen ideia".

Abalos Garraio ministroa zenean, hark eta Garciak Santos Cerdanekin trukatutako mezuak ere aipatu ditu epaileak, "izendapen jakin batzuk" hobestearen alde egin eta beste batzuk bazterrarazteko, "pertsona horiek ondoren esleipenetan parte-hartze aktiboa izan zezaketelarik".

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X