PP
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tellado izango da PPren idazkari nagusia, eta Ester Muñoz, bozeramailea

Kongresuko egungo bozeramaileak ordezkatuko du Cuca Gamarra, PPk asteburuan Madrilen egingo duen XXI. kongresu nazionalean.
Tellado

Tellado, Kongresuko artxiboko argazki batean.

Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiak asteazken honetan iragarri duenez, Miguel Tellado, Kongresuko egungo bozeramailea, izango da idazkari nagusi berria, Cuca Gamarraren ordez. 

Gainera, Feijook Antena 3 telebista katean egindako elkarrizketa batean aurreratu duenez, Ester Muñoz Leongo diputatua eta PPren Osasun eta Hezkuntza idazkariordea izango da Talde Popularraren bozeramailea Kongresuan. Ordezkapena PPk asteburu honetan Madrilen egingo duen XXI. kongresu nazionalean gauzatuko da.

Horrela, bi profil sendoren aldeko apustua egin du, Moncloara iristeko oposizio zuzenagoa egiteko helburuari begira.

Feijooren arabera, "bi aldaketa garrantzitsu" dira, eta "bi eredu dira, bi pertsona gazte", esperientzia organikoa dutenak, Telladoren kasuan, eta parlamentarioa, bien kasuan.

 

 

Astelehen honetan, Cuca Gamarrak baieztatu du PPren Idazkaritza Nagusia utziko duela. Gamarra 2022ko apirileko biltzarretik zegoen kargu horretan —Pablo Casado irten zenetik, hain justu— , baina alderdiko zuzendaritza batzordeko kide izaten jarraituko du; ziurrenik, Justizia arloko buru izango da.

"Erreleboa hartu eta erreleboa eskatzen dut", adierazi zuen Gamarrak prentsaurreko batean, eta "alderdiaren egitura PPk aurretik dituen erronketara egokitzeko beharra" defendatu zuen, PSOEren "ustelkeriaren" inguruan ezagutzen ari diren "gertaera larrien" aurrean.

Orain, Feijook Telladoren aldeko apustua egingo du, Alderdi Popularreko bigarrena izango baita aurreerantzean. Postu horretan egonda, alderdia hurrengo hauteskundeetarako prestatuko omen du. Hasiera batean, 2026an Gaztela eta Leonen eta Andaluzian izango dira.

Feijoo 2022ko apirilean presidente hautatu zutenean, Telladoren alde egin zuen PPren Antolakuntza idazkariorde gisa, baina kargu hori 2023ko azaroan utzi zuen, Kongresuko Talde Popularraren bozeramailetzaz arduratzeko.

Feijooren konfiantzarik handieneko pertsona da Tellado; izan ere, Galiziako PPren idazkari nagusia izan zen 2016tik 2022ra, hura Galiziako Xuntaren buru zenean. Orain, PPren 'bigarren' izendatuta saritu du bere fideltasuna, hainbat iturrik adierazi dutenez.

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X