Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
Bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bildu eta Podemos bat datoz ziklo politiko berri bat abiatzeko beharrarekin

EH Bilduk Pedro Sanchezen inbestidura ahalbidetu zuten eragile politiko guztiekin irekitako bilera-sortan kokatzen da gaurko topaketa.

GRAFCAV306. , 11/07/2025.- La secretaria general de Podemos, Ione Belarra (2i) y la secretaria Política, Irene Montero (i), se han reunido este viernes en Vitoria con los representantes de EH BiIdu, el coordinador General, Arnaldo Otegi (3d), la Secretaria de Organización, Sonia Jacinto (2d) y el secretario de Relaciones Políticas, Gorka Elejabarrieta (d), en un momento complicado en los apoyos al Gobierno. EFE/ Adrián Ruiz-Hierro
EH Bildu eta Podemos bat datoz ziklo politiko berri bat irekitzeko beharrarekin. Argazkia: EFE

EH Bilduko eta Podemoseko buruzagi nagusiek bilera egin dute ostiral honetan Gasteizen, ziklo politiko berri bat irekitzeko eta "78ko erregimena gainditzeko".

EH Bilduren aldetik, Arnaldo Otegi idazkari nagusia, Gorka Elejabarrieta Harreman Politikoetarako idazkaria eta Sonia Jacinto Antolakuntza idazkaria izan dira. Podemosen izenean, Ione Belarra buruzagiak eta Irene Montero idazkari politiko eta eurodiputatuak parte hartu dute.

Bileraren aurretik eta ondoren ez dute adierazpenik egin, baina bi alderdiek ohar bateratu bat argitaratu dute. Bi indar politikoek konpromisoa hartu dute hitz egiten jarraitzeko, "eskubide eta askatasunen konkistan pauso irmoak emateko, arlo sozial zein nazionalean aurrera egiteko eta ezinbestekoa den erregenerazio demokratikoa gauzatzeko".

Hitzorduan, "ezegonkortasunak, ziurgabetasunak eta eskuin muturraren gorakadak jotako testuingurua" aztertu dituzte, eta ziklo politiko berri bat irekitzeko eta "78ko erregimena gainditzeko beharra" nabarmendu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Jauregi Trump
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X