Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
Arrazakeria eta xenofobia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kartel xenofoboak jarri dituzte Gasteizko Adurtza auzoko meskitan

Ertzaintzak ikerketa abiatu du eta. Karteletan "Moros fuera de España" irakur zitekeen.

Kartel xenofoa Adurtza auzoko meskitan, Gasteizen. Irudia: EITB

Ertzaintzak ikerketa abiatu du Gasteizko meskita batean larunbatean pegatinak eta kartel xenofoboak agertu zirela salatu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Antza denez, joan den igandean, hilak 20, jarri zuten salaketa, baina Gasteizko Adurtza auzoko eraikin erlijiosoan mezu horiek larunbatean agertu ziren.

Ertzaintza, une honetan, gaia ikertzen ari dira. Karteletan "Moros fuera de España" irakur zitekeen.

Atzo, igandea, mota horretako kartel gehiago agertu ziren Arabako hiriburuko hainbat tokitan, esaterako, magrebtar jatorriko herritarren denda batzuetan. Mezu arrazista horiek kezka zabaldu dute herritar musulmanen artean.       

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Jauregi Trump
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X