'KOLDO AUZIA'

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Santos Cerdanek errugabea dela adierazi du: "Ez dut UCOk esan duen ezer egin"

'La Vanguardia' hedabideak egindako elkarrizketa batean, PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak esan du bera ez dela Koldo edo Jose Luis Abalosekin izandako elkarrizketetan egon, eta gaineratu du hura ez omen dela bere ahotsa.

Santos Cerdan, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak errugabea dela defendatu du, esan du bere ahotsa ez dela ageri Koldo eta Jose Luis Abalos Garraio ministro ohiarekin ustez izandako elkarrizketetan, eta kritikatu egin du Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboaren txostena.

"Ez dut UCOk esan duen ezer egin", adierazi du astearte honetan La Vanguardia egunkariak egindako elkarrizketa batean. "Egoera hau eragin duen atestatu bat egin dute, errealitatearekin bat ez datozen ondorio jakin batzuetara iristeko", gaineratu du bere abokatuei bidalitako galdetegi idatzi baten bidez.

Adierazi du sentitzen duela PSOEri egin zaion kaltea, baina are gehiago berari egin zaiona eta egiten ari zaiona: "antolakuntza idazkaria izan ez banintz, ez nintzateke egoera honetan egongo".

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X