Otegi eta Junqueras Donostian batzartuko dira Espainiako Estatuaren egoera politikoa aztertzeko
Horrela, astelehen honetan ekingo dio EH Bilduk Espainiako egoera politikoa aztertzeko "indar politiko ezberdinekin" egingo duen bilera-sortari.
Junqueras eta Otegi, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press.
Arnaldo Otegi eta Oriol Junqueras EH Bilduko eta ERCko buruzagiek bilera egingo dute astelehen honetan Donostian, Espainiako egoera politikoa elkarrekin aztertzeko.
EH Bilduk ohar baten bidez jakinarazi duenez, bilera euskal alderdi independentistak Espainiako egoera politikoa aztertzeko "indar politiko ezberdinekin" egingo duen bilera-sortaren baitan kokatzen da.
Astelehenean hasiko da erronda, ERCrekin, EH Bilduk "akordio estrategikoa" duen alderdi kataluniarrarekin.
Bilera Donostiako EH Bilduren egoitzan izango da, eta bi alderdietako ordezkaritzek hartuko dute parte bertan.
Gorka Elejabarrieta EH Bilduko Harreman Politikoetarako idazkariak eta Idurre Bideguren Senatuko bozeramaileak hartuko dute parte, Otegirekin batera, EH Bilduren aldetik.
Junquerasekin batera, Elisenda Alamany ERCko idazkari nagusia eta Oriol Lopez idazkari nagusiaren albokoa izango dira.
Ez dago aurreikusita bi buruzagi independentistek bileraren ostean agerraldia egitea, baina bi alderdiek bileraren edukiaren berri emango dute ohar bateratu batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Voxek totalitarioa izatea leporatu dio EHUko errektoreari, eta kargutik kentzeko eta gaitasungabetzeko eskatu du
Amaia Martinez legebiltzarkideak totalitariotzat jo du Joserramon Bengoetxea EHUko errektorea, Voxek EHUren Arabako campusean ekitaldia egingo duela iragarri ostean unibertsitatea ixtea erabaki duelako.
Otegik EH Bilduren eredu munizipalista aldarrikatu du, "segurtasuna ematen" dielako herritarrei
Ezkerreko subiranistentzat munizipalismoa "herritarrak babesteko tresna" da, koalizioaren buruzagiak IV. Konferentzia Munizipalistan adierazi duenez.
Fiskaltzak artxibatu egin du EH Bilduk Guardiako EAJko alkatearen aurka jarritako salaketa
Alkateak presio kanpaina bat egitea leporatu dio koalizioari.
Bengoetxea, EHUko errektorea: "Ikasle-mugimenduari eskatu diogu ez erortzeko probokazioetan"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak zentzuz jokatzeko eta probokazioetan ez erortzeko deia egin du. Ikasle-antolakundeekin harremanetan jarri dela adierazi du, eta Voxen jokoari ez jarraitzeko eskatu die, baina, horren ustez, "libre dira nola jokatu nahi duten erabakitzeko".
Santurtziko Udalak Fiskaltzari helarazi dio Udaltzaingoaren azterketen ustezko filtrazioaren kasua
Segurtasun arloko zinegotzi ohi Sonia Lopezen mezu elektronikoak aztertu ondoren, gertakariak Bizkaiko Fiskaltzaren aurrean aurkezteko izapideak hasteko erabakia hartu du gobernu-taldeak.
Aitor Esteban estatus berriaren itunaz: "Duela pare bat aste itxaropentsu nengoen, orain zalantzak ditut"
"Egun on" saioan Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak esan duenez, "duela pare bat aste itxaropentsu" zegoen estatus berria adosteko aukeraren aurrean, EAJ, EH Bildu eta PSE-EEren arteko hiruko elkarrizketak ikusita, baina "orain zalantzak" ditu. "Ateak irekita daudela dirudienean, ustekaberen bat gertatzen da", adierazi du.
ETAko preso batzuek jasotako espetxe baimen eta gradu aldaketaren inguruko eztabaida izan da gaur Legebiltzarrean
ETAko presoei mesede-tratua ematea leporatu diete Javier De Andres Euskadiko PPko buruak eta Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak Imanol Pradales lehendakariari eta Maria Jesus San Jose Justizia sailburuari.
Gazteria Legea aldatzeko proposamena erregistratu dute EAJk eta PSE-EEk, adin txikikoen udalekuak zorrotzago kontrolatzeko
Presazko prozeduraren bitartez erregistratu dute, eta bi hilabeteko epean aldaketak indarrean egotea aurreikusten du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Zupiriak “zentzuz” jokatzeko eskatu du, Voxek Gasteizen deitutako ekitaldiaren aurrean
Eusko Jaurlaritzaren esanetan, “alderdi autoritario baten ekitaldia” izango da, “15 lagunek deituta”.
Aldakako ebakuntza egingo diote berriro Aburtori, martxoaren 9an
Hilabete eta erdi inguru beharko du osatzeko, eta Amaia Arregi egungo alkateordeak beteko ditu alkate lanak aldi horretan.