Arnaldo Otegi, elkarrizketa nazionalaz: "Guk ez ditugu galdera guztien erantzunak, eta jendearekin bilatu nahi ditugu erantzun horiek"
Otegik adierazi du “oso baiztapen sakona, eta termino politikoetan oso garrantzitsua” izan zela Imanol Pradalesek autogobernurako garai ilunak etor daitezkeela esatea. Koalizioaren koordinatzaile nagusiak azpimarratu du “hain zuzen ere, garai ilun horiek ez etortzeko, edo etortzen badira aurre egiteko prest agertu" direla.
“Apaltasunezko ariketa” izango da EH Bilduk asteburuan proposatu duen elkarrizketa nazionalarena. Koalizioak Euskal Herriaren behar eta erronken diagnostiko propioa baldin badu ere, ez delako osoa izango herritarren ekarpenik gabe, “galdera guztien erantzunak ez” baititu EH Bilduk.
Hori esan du Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak astelehen goizean Euskadi Irratian, eta azpimarratu duenez, prozesu horretara gehiago doaz “entzutera, hitz egitera baino”.
Otegik gogorazi du Euskal Herriak ez daukala erakunde parlamentario bateraturik, bi parlamentu daudela Hego Euskal Herrian eta Mankomunitatea Iparraldean, eta beraz, insituzio horietan egiten den lanaz harago, nabarmendu duenez, "herritarrei hitza ematea garrantzitsua" da argazki osoago bat edukitzeko.
Itxuraz EH Bilduk gainerako alderdiengan sortzen duen “mesfidantzaz” galdetuta, Otegik argi du “estrategia politikoa” dela. “EAEko hiru probintziatan dago gehiengo abertzalea eta ezkerreko gehiengoa, baina ez bata ez bestea ez dira operatibizatzen politikoki, eta hori zergatik gertatzen den azaltzeko mantra batzuk daude; tartean, EH Bildurekin ezin dela akordiorik egin". Horren aurrean, zera azpimarratu du: "EH bilduk sostengatu zituen hiru probintzietako aurrekontuak, Zorpetze Legearen alde bozkatu zuen. Industriako bilkura monografikoan 24 proposamen egin genituen; ez zuten gure proposamen bakar bat ere onartu, guk euren (EAJ eta PSE-EE) batzuk bai. Beraz, nork ez ditu nahi akordioak?” galdetu du buruzagi subiranistak. “Mesfidantza ez da argudio politiko bat”, gaineratu du.
Pello Otxandianok Osoko Bilkuran lehendakariari erakutsitako erabateko eta mugarik gabeko konrpomisoari buruz, Otegik berretsi duenez “oso baiztapen sakona eta termino politikoetan oso garrantzitsua” izan zen Imanol Pradalesek autogobernurako garai ilunak etor daitezkeela esatea. “Hain zuzen ere garai ilun horiek ez etortzeko, edo etortzen badira aurre egiteko prestutasuna da eskaintzen duguna”.
Hala ere, koherentzia eskatu dio EAJri, izan ere, Otegik azaldu duenez, “asteburuan EAJk Parisen egindako ekitaldi batean esan zuen PP eta Vox frankismoaren oinordekoak” direla; horren haritik gogorarazi nahi izan duenez, “oinordeko horiekin kendu ziguten Gipuzkoako Diputazioa, edo Durangoko eta Gasteizko alkatetzak, eta hau ez diogu lazgarriak izateko edo kritika egiteko, koherentzia hori eskatzeko baizik. Garai ilunak PPren eta Voxen eskutik etorriko dira, eta, beraz, marra bat egin beharko litzateke horiekiko”.
EAJrekin duten harremanaz galdetzean, Otegik gogorarazi duenez, "EH Bildu eta EAJ berdindunta daude legebiltzakide kopuruan EAEn, eta, beraz, badugu ardura bat. Horregatik, ez dugu zertan lagunak izan, baina elkar ulertzera behartuak gaude".
Palestinako auzia
Otegiren esanetan, Frantziak, Erresuma Batuak eta Kanadak Palestinako Estatua onartzeko hartu duten erabakiak "zerbaitetarako balio beharko luke", Israelek "hainbat arrazoirengatik" hartu duen erabaki estrategikoaren aurrean: "Trumpen presentziagatik, besteak beste, bi estatuen formula desagerrarazteko, eta estatu bakarra Israelena izateko".
"Neurri guztiak gutxi dira kriminala den eta genozidioaren aldeko eta Palestinako herria desagerrarazteko apustua egin duen bilakaera hori gelditzeko", berretsi du.
Era berean, eta Alemaniak Palestinako Estatua ez onartzeko hartutako erabakiaren aurrean, Otegik deitoratu du herrialde germaniarrak "konplexu historiko bat" duela, "Hitlerrek bere garaian egin zuenagatik, eta konplexu horrek eta beste interes ekonomiko eta geopolitiko batzuek bultzatuta mugitzen dela".
Gainera, EH Bilduren koordinatzaile nagusiak deitoratu duenez, Europar Batasuna "ez dago proiektu autonomo gisa, ez militarki, ez ekonomikoki", eta, "proiektu gisa porrot egin du".
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarrekin Donostiak afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea eta oinarri juridiko zalantzazkoa dela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.