Jon Goikolea, Arkautiko akademiako zuzendari berria
Goikolea Juan Mari Atutxaren eskuineko eskua izan zen Segurtasun sailburu izan zen urteetan. Miren Dobaranek abuztuan utzi zuen kargua, Amaya Angulo zuzendariordearekin batera. Biek urtebete eskas egin zuten postuan.
Jon Goikolea, Arkautiko Akademiako zuzendari berria
Eusko Jaurlaritzak gaur jakinarazi du nork ordezkatuko duen Miren Dobaran Arkautiko akademiaren zuzendaritzan. Jon Goikolea kazetari gasteiztarra izango da zuzendari berria. 1959. urtean jaioa, Goikolea Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailarekin lotura estua izan zuen 90. hamarkadan.
Izan ere, Goikolea sail horretako komunikazio arduraduna izan zen hamarkada horren hasieran, Juan Mari Atutxa sailburu zela. Ondoren, 1996an, Segurtasun sailburuaren kabineteko zuzendaritza hartu zuen. 1998ik 2009ra bitartean, Eusko Legebiltzarraren presidentziako komunikaziko zuzendaria izan zen (Juan Mari Atutxa Legebiltzarraren presidentea zen orduan). 2009 eta 2024 artean, Europako Parlamentuko aholkulari izan da.
Goikolea arduratuko da Arkautiko Akademiako zuzendaritza nagusiaz, eta Olga Fernandino izango da Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Administrazio eta Zerbitzuen zuzendaria. Goikolea eta Fernandino arduratuko dira Akademiaren hezkuntza-eredu berria gauzatzeaz.
Besteak beste, aurrerantzean ikasleek gaua Arkautin egin beharko dute prestakuntzak irauten duen bitartean. Era berean, Arkanpus plataforma garatuko da, euskarri digitalaren bidezko online heziketa eredua.
Horrela, Goikolea Miren Dobaranen lekukoa hartzera dator. Dobaranek, Amaya Angulorekin batera, kargua utzi zuen joan den abuztuan.
Urtebetez egon ziren biak zuzendaritzan. Erabakia hartu ondoren, gutuna bidali zuten, Arkautiko langileen eta Saileko lankideen "inplikazioa" eskertzeko. "Abentura guztiz aberasgarria izan da", esan zuten orduan.
Zure interesekoa izan daiteke
Fiskaltzak artxibatu egin du EH Bilduk Guardiako EAJko alkatearen aurka jarritako salaketa
"Presio-estrategia politiko" kanpaina bat egitea leporatu dio alkateak koalizioari.
Bengoetxea, EHUko errektorea: "Ikasle-mugimenduari eskatu diogu ez erortzeko probokazioetan"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak zentzuz jokatzeko eta probokazioetan ez erortzeko deia egin du. Ikasle-antolakundeekin harremanetan jarri dela adierazi du, eta Voxen jokoari ez jarraitzeko eskatu die, baina, horren ustez, "libre dira nola jokatu nahi duten erabakitzeko".
Santurtziko Udalak Fiskaltzari helarazi dio Udaltzaingoaren azterketen ustezko filtrazioaren kasua
Segurtasun arloko zinegotzi ohi Sonia Lopezen mezu elektronikoak aztertu ondoren, gertakariak Bizkaiko Fiskaltzaren aurrean aurkezteko izapideak hasteko erabakia hartu du gobernu-taldeak.
Aitor Esteban estatus berriaren itunaz: "Duela pare bat aste itxaropentsu nengoen, orain zalantzak ditut"
"Egun on" saioan Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak esan duenez, "duela pare bat aste itxaropentsu" zegoen estatus berria adosteko aukeraren aurrean, EAJ, EH Bildu eta PSE-EEren arteko hiruko elkarrizketak ikusita, baina "orain zalantzak" ditu. "Ateak irekita daudela dirudienean, ustekaberen bat gertatzen da", adierazi du.
ETAko preso batzuek jasotako espetxe baimen eta gradu aldaketaren inguruko eztabaida izan da gaur Legebiltzarrean
ETAko presoei mesede-tratua ematea leporatu diete Javier De Andres Euskadiko PPko buruak eta Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak Imanol Pradales lehendakariari eta Maria Jesus San Jose Justizia sailburuari.
Gazteria Legea aldatzeko proposamena erregistratu dute EAJk eta PSE-EEk, adin txikikoen udalekuak zorrotzago kontrolatzeko
Presazko prozeduraren bitartez erregistratu dute, eta bi hilabeteko epean aldaketak indarrean egotea aurreikusten du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Zupiriak “zentzuz” jokatzeko eskatu du, Voxek Gasteizen deitutako ekitaldiaren aurrean
Eusko Jaurlaritzaren esanetan, “alderdi autoritario baten ekitaldia” izango da, “15 lagunek deituta”.
Aldakako ebakuntza egingo diote berriro Aburtori, martxoaren 9an
Hilabete eta erdi inguru beharko du osatzeko, eta Amaia Arregi egungo alkateordeak beteko ditu alkate lanak aldi horretan.
Jon Enparantza eta Arantza Zulueta Martuteneko espetxean sartu dira
Otsailaren 3an espetxeratzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazionalak 2022an ezarritako zigorra bete ahal izateko eta euren kabuz joan dira espetxera.
Iraungitako txertoen kasuari lotutako batzorde independente bat eratzeko eta erantzukizunak eskatzeko proposamenak atzera bota dituzte EAJk eta PSEk
Jeltzaleek eta sozialistek iragarritako neurriak arintzeko eskatu diote Osasun Sailari, "akatsen arriskua gutxitzeko".