Espainiako Gobernuak Konstituzioa erreformatzeko proposatuko du abortua eskubide gisa sartzeko
Gobernuko iturriek zehaztu dutenez, erreformak ezarriko du abortuaren arloan ematen den informazio guztiak "oinarri zientifiko objektiboa" izan behar duela, eta "nazioarteko erakundeen estandarrek" babestuta egon behar duela, hala nola Osasunaren Mundu Erakundearena (OME) eta Amerikako Psikiatria Elkartearena (APA)". "Oinarri zientifikorik gabeko teoriek, hala nola ustezko 'abortuaren osteko sindromeak', ez lukete lekurik sailkapen horietan", ohartarazi dute Exekutibotik.
Abortatzeko eskubidearen aldeko protesta baten irudia. Europa Presseko artxiboko argazkia.
Espainiako Gobernuak Konstituzioa erreformatzea proposatuko du abortatzeko eskubidea bertan sartzeko, "emakumeen askatasuna eta autonomia sendotzeko", Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.
Gobernuaren iragarpena Madrilgo Udaleko Osoko Bilkurak, PPren eta Voxen botoekin, Santiago Abascalen alderdiaren ekimen bat onartu ostean egin da. Ekimen horrek haurdunaldia etetea eskatzen duten emakumeei 'abortuaren osteko traumari' buruzko informazioa ematekoa eskatzen zuen.
Erantzun gisa, Sanchezen gobernuak ostiral honetan jakinarazi duenez, haurdunaldia eten nahi duten emakumeek "informazio faltsua edo ebidentzia zientifikorik gabekoa jasotzea" eragotziko du, eta Konstituzioaren erreforma hori bultzatuko du.
"Sexu- eta ugalketa-eskubideen aurkako erasoaldiaren testuinguru globalean, Espainiak beste pauso bat eman du emakumeen askatasuna eta euren bizitzei buruz erabakitzeko autonomia finkatzeko", gaineratu dute.
Horretarako, Gobernuak Konstituzioa aldatzeko prozedura arrunta bultzatuko du; nahikoa izango da, beraz, gehiengo kualifikatu bat onartua izateko.
"PPk ultraeskuinarekin bat egitea erabaki du. Beraiek ikusiko dute zer egiten duten. Baina ez emakumeen askatasunen eta eskubideen kontura", argitaratu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak X sare sozialean.
"Gobernu honekin, eskubide sozialetan, atzerapausorik bat ere ez", gaineratu du.
Horregatik, "haurdunaldia eten nahi duten emakumeei informazio faltsua edo engainagarria ematea eragotziko du Gobernuak, 825/2010 Errege Dekretua aldatzetik hasita".
Eta proposamen bat eramango du Parlamentura "haurdunaldia borondatez eteteko eskubidea konstituzionalizatzeko, Auzitegi Konstituzionalaren jurisprudentziaren ildotik", gaineratu du Gobernuko presidenteak argitaratutako mezuan.
Pedro Sanchezen Gobernuaren proposamenarekin, Espainia munduko bigarren herrialdea izango litzateke abortatzeko eskubidea bere Konstituzioan jasotzen, 2024an Frantziak egindako bidearen ondotik. Gobernuaren arabera, helburua da "emakumeen eskubideak mehatxatzen dituen edozein atzerapausori aurre egitea".
Gobernuko iturriek zehaztu dutenez, erreformak ezarriko du abortuaren arloan ematen den informazio guztiak "oinarri zientifiko objektiboa" izan behar duela eta "nazioarteko erakundeen estandarrek" babesten dutela, hala nola Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta Amerikako Psikiatria Elkarteak (APA). "Oinarri zientifikorik gabeko teoriek, abortuaren osteko sindromea kasu, ez lukete lekurik izango sailkapen horietan", ohartarazi du Gobernuak.
Neurriarekin Gobernuak azpimarratu duenez, "emakumeen eskubideak mehatxatzen dituen etorkizuneko edozein atzerapen-saiakerari aurre egiten dio".
Halaber, gogorarazi dute Konstituzio Auzitegiak berak maiatzaren 9ko 44/2023 epaian aitortu zuela haurdunaldia borondatez etetea emakumeen "funtsezko eskubide" gisa.
Gauzak horrela, "Espainiako Gobernuak bide guztiak jorratzen jarraituko du, beren eskubidea askatasunez baliatu nahi duten emakumeek edonolako presioak jasan ez ditzaten. Horrela, gure herrialdeak emakumeen eskubideen eta askatasunen defentsan nazioarteko erreferente izaten jarraituko" duela nabarmendu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".