GOI-BILERA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteiz jendez gainezka, Gobernu Irekirako Aliantzaren IX. Goi-bilera Globala dela eta

Nazioarteko hitzorduaren bederatzigarren edizioan 200 aditu, lider politiko eta aktibista izango dira ostiralera arte Arabako hiriburuan.

Gasteiz Gobernu Irekirako Aliantzaren IX. Goi-bilera Globalaren bederatzigarren ediziorako oholtza da. Foroak 74 herrialdetatik etorritako 200 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu. Euskadi izan zen nazioarteko aliantza horretara atxiki zen lehen autonomia erkidegoa, eta edizio honetan Espainia da buru.

2011n Barack Obama AEBko presidenteak bultzatu zuen goi-bilera, eta alkateak, ekintzaileak, erakunde zibilak eta lehen mailako erakundeetako ordezkariak izango dira bertan. Ostiralera arte, maila altuko 16 saio eta 40 gai jorratzen ari dira, besteak beste, kontuak ematea, herritarren parte-hartzea, gardentasuna, prentsa-askatasuna eta trantsizio klimatikoa.

Rudi Borrmann Gobernu Irekirako Aliantzaren zuzendari orokorrak azpimarratu duenez, "botoa ematea ez da nahikoa", eta demokrazia eta herritarrek parte hartzea indartuko duten mekanismo zehatzetan aurrera egiteko beharraren alde egin du.

Hirian duen eragin ekonomikoa nabaria da. Gasteizko eta Arabako hotelak ia beteta daude, eta ostalaritzan ere agerikoa da jarduerak abiada hartu duela, biltzarkideak bertan daudelako. "Hiria oso pozik dago ekitaldi honekin", adierazi du Maider Etxebarria alkateak.

TISA zerbitzuetako enpresek, berbarako, langile gehiago jarri dituzte lanean topaketaren beharrei erantzuteko; izan ere, garraioa da erronka nagusietako bat, Forondako aireportuak nazioarteko konexio gutxi baititu. Horregatik, lotura bereziak bideratu dira hurbilen dauden terminalekin.

Aurreko edizioak Kanadan, Georgian, Estonian, Frantzian, Korean, Mexikon, Erresuma Batuan eta Brasilen egin dira.

Zure interesekoa izan daiteke

SEVILLA,05/07/2026.- El líder del PP-A, Juanma Moreno, pronuncia la fórmula de juramento de su cargo para tomar posesión por tercera vez como presidente de la Junta en el Palacio de San Telmo, sede de la Presidencia de la comunidad, este domingo, en Sevilla. EFE/Julio Muñoz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juanma Morenok Andaluziako presidente kargua hartu du hirugarrenez

Juanma Moreno Andaluziako Alderdi Popularreko buruak hirugarrenez hartu du Juntako presidente kargua. San Telmo Jauregian egin da ekitaldia eta bertan izan da Manuel Gavira presidenteordea, Voxen Andaluziako burua. Karguaren zina egin ostean Andaluziako presidentea "harro" agertu da. Aipamena egin die Andaluzian jaio zirenei eta baita "gaur egun kanpotik etorri eta berea den lurrarekin konpromisoa hartu dutenei" ere. Voxekin koalizioan abiatu duen legealdia "emankorra" eta "luzea" izatea espero duela gaineratu du.

VITORIA, 02/07/2026.- La alcaldesa de Vitoria, la socialista Maider Etxebarria, este jueves durante el pleno de debate general de política municipal. El Ayuntamiento de Vitoria está ultimando la ordenanza que permitirá la habilitación de viviendas en locales situados a pie de calle, que tendrán precios topados y que deberán destinarse a domicilios habituales y permanentes con la prohibición de otros usos para evitar la especulación. EFE/ADRIAN RUIZ HIERRO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Lonjetan etxebizitzak eraikitzeko ordenantza amaitzear du Gasteizko Udalak, prezio mugatuekin eta espekulazioa saihesteko neurriekin

Maider Etxebarria alkateak politika orokorreko osoko bilkuraren lehen eguna aprobetxatu du, besteak beste, Udal gobernuaren hiru urteen balantzea egiteko, besteak beste, etxebizitza arloan. Osoko bilkurak oposizioaren erreplikekin jarraituko du ostiralean, baina hiru alderdiek, EH Bilduk, PPk eta Podemosek, dagoeneko adierazi dute euren atsekabea eta "etsipena".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X