Aurrekontuak

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzaren eta hiru aldundien aurrekontuak batera negoziatzeko prest dagoela jakinarazi die EH Bilduk EAJri eta PSEri

Naiz Irratian egin dioten elkarrizketan, Arnaldo Otegik esan du oraingoz ez dela nagoziaziorik izan, baina eskaintzak "erantzun positiboa" jasotzea espero duela. "Iaz ez bezala, gauzak beste modu batera egiteko aukerak egon daitezke. Gonbidapena mahai gainean dago, eta bideak irekita daude", adierazi du.

Arnaldo Otegi
Arnaldo Otegi, asteazken honetan, Naiz Irratian.

Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru foru aldundien aurrekontuak elkarrekin negoziatzeko EAJri eta PSE-EEri iaz egin zien eskaintza berriz bota du asteazken honetan Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile orokorrak.

Naiz Irratian egin dioten elkarrizketan, Otegik kontu publikoak negoziatzeari buruz hitz egin du, eta iaz koalizioak egin zuen eskaintza errepikatu du, euren ustez "oso zentzuzkoa" baita. 

"Izan ere, aldatu al dira arazoak pasa den urtetik hona? Ez. Iaz esaten genuen hemen arazo batzuei aurre egin behar zaiela lehentasunez. Egoera honetan, guretzat, ez du logika handirik aldundiz aldundi, edo erakunde bakoitzaren aurrekontuez bereizita hitz egiteak", adierazi du.

Haren ustez, "bestelakoa behar du logika politikoak": "Kutxa amankomunean zenbat diru dagoen begiratu behar da eta, erabaki diru horretatik zenbat eta non inbertitu behar den". Ildo horretan, lau aurrekontuak elkarrekin eztabaidatzeko gonbidapena egin die alderdi sozialistari eta alderi jeltzaleari. 

"Aurten, gonbidapen bat egin nahi diet berriro PSEri eta EAJri. Logika politiko horri jarraituz. Eser gaitezen Euskal Autonomia Erkidegoko lau erakunde nagusien aurrekontuez hitz egitera, ikusteko zenbat diru daukagun eta non inbertitu behar dugun. Gu prest gaude bloke horretan eta termino politiko horietan hitz egiteko", adierazi du.

Oraingoz elkarrizketa ofizialik egon ez bada ere, eskaintzak "erantzun positiboa" jasotzea espero du. "Iaz ez bezala, gauzak beste modu batera egiteko aukerak egon daitezke. Gonbidapena mahai gainean dago eta bideak irekita daude", adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X