Gutxienez 19 pertsona atxilotu dituzte Falange Espainolak Gasteizen deitu duen bilkuran izandako istiluetan
Faxistek elkarretaratzea deitu dute gaur goizean Arabako hiriburuan, Hispanitatearen Egunaren harira, eta ehunka pertsona bertaratu dira kontramanifestazioa egitera. Istiluak sortu dira Ertzaintzarekin, eta desordena publikoak izan dira, Ertzaintzak baieztatu duenez.
Gutxienez 19 pertsona atxilotu dituzte gaur Falange Espainolak Gasteizen deitu duen elkarretaratzean izandako istiluetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ekitaldia eguerdiko hamabietarako zegoen deituta Gasteizko Probintzia plazan, Hispanitatearen Eguna ospatzeko. Tentsio uneak eta istiluak, ordea, lehenago hasi dira, 10:50 aldera. Izan ere, talde ultraeskuindarraren ekitaldian parte hartu dutenek, Espainiako banderak eskuan zituztelarik, kontramanifestazioan bildu direnei aurre egin diete, sinbolo faxistak erakutsiz, "Dena Espainia da. Vasconia Espainia da" oihukatuz, "Cara al Sol" abestia kantatuz eta agur faxistak eginez.
Era berean, kontramanifestazioan hainbat pertsona bildu dira Gasteizko erdigunean ekitaldi hori egitea eragozten saiatzeko. Bi taldeak aurrez aurre egon direnean, era guztietako objektuak eta hiri-altzariak jaurti dituzte, baita edukiontziak gurutzatu ere.
Ertzaintza bertan zegoela, Brigada Mugikorreko hainbat baliabide mobilizatu behar izan dira istiluak eragozteko. Istiluak hiriburuko erdiguneko hainbat kaletara zabaldu dira gero, eta hiriko edukiontzi batzuk erre dituzte.
Osasun-baliabideak bertaratu behar izan dira zaurituak artatzera. Gainera, 20 agente ere arin zauritu dituzte.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, oraingoz 19 pertsona atxilotu dituzte, desordena publikoak egotzita. atxilotutako pertsona guztiak kontramanifestazioan parte hartu duten pertsonak dira. Gainera, istiluek kalte material ugari eragin dituzte, hala nola kaltetutako ibilgailuak, erretako eta iraulitako edukiontziak, hautsitako galtzada-harriak eta altxatutako kutxetak.
Ikerketa zabalik dago oraindik, eta ez da baztertzen atxiloketa gehiago egitea.
Atxilotuekin elkartasuna
Falangeko elkarretaratzean gertatutakoaren harira, Aske Antolakundeak manifestazioa antolatu du arratsaldean atxilotuei eta zaurituei elkartasuna adierazteko.
"Atxilotuak askatu" lemapean, Andra Mari Zuriaren plazatik abiatu dira manifestariak, 17:00etan, atxilotuen askapena eskatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako krisia bideratzeko Segurtasun Nazionaleko Kontseiluaren ezohiko bilera eta aginte bakarra deitu du Sanchezek gaurko
Margarita Robles Defentsa ministroak agerraldia egingo du gaur Kongresuko Defentsa Batzordean, Ceutako krisiaren berri emateko. Datozen egunotan Behe Ganberako Batzorde desberdinetan hitz egingo duten zortzi ministroetatik lehena izango da.
Udal eta foru hauteskundeetarako eta Nafarroako Parlamenturako prozesua prestatzen ari da EH Bildu
Bere oinarriei dei egin die "parte har dezaten eta ezkerreko soberanismoaren eskaintza politiko eta elektorala osatzeko lanaren parte izan daitezen, erronkaren tamainako anbizioarekin".
Saizek Feijooren aurka egin du Ceutan konfinamendua eskatzeagatik: "Xenofobia da kutsakorra"
Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroaren arabera, Alberto Nuñez Feijoo PPren presidenteak Ceuta konfinatzeko eskatu izana "arduragabekeria larria" da, ez baitago kutsatzeko arriskurik, eta buruzagi popularraren "ezjakintasuna" kritikatu du.
EAJk Frantziarekin hitz egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari, Irungo trafikoaren "itogunea" konpontzeko
Halaber, Cristina Laborda Irungo alkatearen "demagogia" kritikatu du, eta adierazi du arazoa ez dela "errepide gutxi" dagoela, baizik eta Frantziak muga "itogune" bihurtu duela herria.
Pradalesek humanismoaren alde egin du ziurgabetasunaren aurrean, Euskadiren "euskarri sendoena" delakoan
Lehendakariak Jose Maria Arizmendiarrieta, euskal kooperatiben mugimenduaren sortzailea, eta Jose Antonio Agirre lehendakaria aipatu ditu humanismoaren erreferente gisa, eta kontzeptu hori eguneratzea beharrezkotzat jo du.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Valcalderan fusilatutakoak omendu dituzte Iruñean eta Cadreitan, 90 urte betetzen direnean
1936an, agintari militarrek 52 preso errepublikano atera zituzten Iruñeko kartzelatik, askatuko zituztelako aitzakian, baina hil egin zituzten. Bederatzi hamarkada geroago, ez dakite non dauden haien gorpuzkiak.
Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Feijook Sanchezi "osasun arriskuagatik"
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, uztailaren amaieran migratzaileak masiboki sartu ostean atzeman diren gaixotasun infekzioso eta kutsakorrak direla eta. Horren hitzetan, sarna eta tuberkulosi kasuak daude eta "osasun-arriskua" dago.
Bizirik dauden migratzaileak eta hildakoen gorpuak aberriratzeko eskatu dio Marokok Espainiari
Marokoko Justizia ministroak Espainiarekin akordio bat sinatzeko eskatu du, eta ziurtatu du Maroko prest dagoela autobusak Ceutara bidaltzeko, bizirik dauden migatzaileak hartzeko.
Gorenak atzera bota du ministroak abuztuan Senatuan agertzera behartzeko PPk egindako premiazko eskaera, Ceutako krisia dela eta
Nuñez Feijook Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiola Felipe VI.ari hiri autonomoa bisitatzeko, erregeak “Ceutara joan nahi duelako hala dagokiolako”.